Donostiako Aste Nagusiko emakumezkoen III. Bandera irabazi du Zumaiak

Zumaiako trainerua garaipena ospatzen. / TELMO DEUN
Zumaiako trainerua garaipena ospatzen. / TELMO DEUN

SARA UTRERAZUMAIA.

Zumaiako emakumezkoen traineruak garaipena lortu zuen Donostiako Aste Nagusiko III. Banderan. Urumea ibaiko uretan jokatu zen larunbatean estropada, ETE Ligako jardunalditik kanpo, eta Telmo Deuneko neskak nagusitu ziren 9:44,76 denbora eginda, San Juan eta Hibaikaren aurretik.

Gizonezkoetan, berriz, Zumaiak 11. egin zuen larunbatean X. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrinan, 21:04,55 denbora eginda.

Igandean, bederatzigarren izan zen Pedreñako 'Gran Premio Dynasol' estropadan, 21:07,48 denborarekin eta bere txanda irabaziz. Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan da 71 punturekin.