Zumaia
Dinastia Etxabe txapelketako finalerdiak hilaren 18an eta 21ean jokatuko diraS.U.
zumaia.
Sábado, 16 de agosto 2025, 20:37
Dinastia Etxabe txapelketak aurrera darrai eta dagoeneko ezagutzen ditu datorren astean finalerdietan elkarren aurka arituko diren zortzi bikoteen izenak.
Publicidad
Bihar, hilak 18, Amiano II-Landa eta Rekalde-Apeztegia bikoteek neurtuko dituzte indarrak, 23 urtez azpikoen mailan. Jubenil mailan, Egurrolak eta Motok osatutako bikoteak Salaberria anaien aurka neurtuko ditu indarrak.
Ostegunean, hilak 21n, berriz, 23 urtez azpikoen mailan, Beitia-Elorz eta Apezetxea-Santesteban bikoteen txanda izango da; eta jubeniletan, Ramirez-Segurola eta Murua-Aitor Etxeberria bikoteena.
Finalerako txartela lortzeko lehian arituko dira zortzi bikoteak. Partidak 21:00etan jokatuko dira Aitzurin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión