Borrar

Dinastia Etxabe txapelketa ostiralean hasiko da Aitzurin

40 pilotarik hartuko dute parte aurtengo pilota txapelketan

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 24 de julio 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazte-jubenil mailan zortzi bikotek hartuko dute parte txapelketan, eta 23 urtez azpiko mailan, berriz, 12 bikotek. 23 urtez azpikoen final zortzirenak jokatuko dira aurrena, bi jardunalditan banatuta: ostiralean, Olaetxe-Aldave eta Lerena-Aitor Elizegi; eta Canabal-Arbizu eta Murua-Uriondo. Abuztuak 2an, berriz, Espinal-Gaskue eta Alberdi-Iker Elizegi; eta Egiguren-Irazustabarrena eta Mata-Irurita. Partida bakoitzeko bikote irabazleak final laurdenak jokatzera pasako dira, abuztuak 5etik aurrera, eta gazte mailako partidak ere jokatuko dira.

Partehartzeari dagokionez, 40 pilotari arituko dira aurtengo txapelketan: 14 gipuzkoarrak dira, 17 nafarrak , bost bizkaitarrak , errioxarrak hiru eta arabar bat.

Guztira bederatzi jardunaldi izango dira. Finalaurrekoak abuztuaren 19an eta 22an izango dira, eta finalak abuztuaren 29an jokatuko dira. Partida guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira, Zumaiako Aitzuri frontoian Dinastia Etxabe txapelketan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios