Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finala gaur izango da, Aitzurin

23 urtez azpiko mailan Otaduy eta Salaberria eta Bikuña-Lerena neurtuko dira./
23 urtez azpiko mailan Otaduy eta Salaberria eta Bikuña-Lerena neurtuko dira.

Lehen norgehiagokan Julen Alberdi-Gartzia eta Ibarloza-Unai Alberdi neurtuko dira. Ondoren, Salaberria-Otaduy eta Lerena-Bikuña

SARA UTRERA ZUMAIA.

Gaur, 22:00etatik aurrera, XLVII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Gazte-jubenil mailan Julen Alberdi-Gartzia eta Unai Alberdi-Ibarloza bikoteak neurtuko dira, eta 23 urtez azpiko mailan, berriz, Salaberria-Otaduy eta Lerena-Bikuña. Uztailaren 27an hasi zen txapelketaren txapel preziatua eskuratzeko asmoz lehiatuko dira zortzi pilotariak.

Finala ikusteko sarreraren prezioa 9 eurokoa izango da.

Omenaldia

Partiden ondoren, Zumaiako Kirol Elkarteko kideek omenaldia egingo diote pilotari ohi edo pilotaren inguruan lanean aritu diren sei zumaiarrei. Aurtengo edizioaren omenduak Telmo Lisbona Txapartegi, Julian Berastegi Goikoetxea, Jose Antonio Aizpurua Irureta, Angel Goikoetxea Elustondo, Andres Hernandez Martin eta Jose Maria Azkue Osa izango dira. Oroigarri bat eta esker oneko pergamino bana jasoko dute sari banaketaren aurretik, ZKEren partez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos