Desafioa eta bertso afaria, ostiralean Narrondoko jaien hasieran

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Narrondoko San Kristobal jaiak hilaren 5etik 14ra bitartean ospatuko dira eta Narrondoko jai batzordeak, Zumaiako eta Zestoako Udalen babesarekin, bost eguneko programa antolatu dute.

Jaiak 19:30eko suziriekin batera hasiko dira ostiralean. Ondoren Oikiako 'Peio' astoaren eta Itziarko 'Jun o Lehertu' giza proba taldearen arteko desafioa izango da. 21:00etan bertso afaria ospatuko dute, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariekin, eta jarraian, erromeria izango da.

Afaria 30 euroko prezioa izango du eta menua honako hau izango da: entsalada mistoa, bakailaoa tomatearekin, piperrak eta txuleta. Postrea: flana izozkiarekin, kafea eta kopa. Izen ematea: 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta.

Hilak 10etik

Gainera, jaien ekitaldiak hilaren 10ean, Kristobal deunaren eguna, hilak 12an, 13an eta 14an jarraituko dute, egitaraua zabalarekin.

Besteak beste, hamaiketako, monologo emanaldia, Mus eta Eskoba txapelketa, Karakol lasterketa, sardina jana eta paella lehiaketa izango dira.