Denboraldi bukaerako bazkaria egingo du Indamendik hilaren 16an

Cantabriako Cerredoko kaskora joango dira oraingoan. /  INDAMENDI
Cantabriako Cerredoko kaskora joango dira oraingoan. / INDAMENDI

Cantabriara joango dira eta izena emateko epea igandean amaituko da

S. UTRERA ZUMAIA.

Denboraldi bukaerako bazkaria egingo du Indamendik abenduaren 16an. «Denboraldia amaitzera dihoalako eta modu egokian urtea agurtzeko, denok elkartzeko egun bat prestatu dizuegu. Urtero bezala, bazkaria duen urteko azken mendi ibilbidea egingo dugu», azaldu dute elkartetik.

Aurten Cantabriako Cerredoko kaskora joango dira, «Allendelaguatik abiatuta. Itsasertzeko mendi hau inguruko garaiena da eta bakarra kostatik hain hurbil; 637 metrotaraino heltzen da. Ikuspegi ederrak ziurtatuta daude».

11 kilometro eta 600 metroko desnibela gainditutakoan Islaresera jaitsiko dira.

«Bertan ospakizuneko bigarren partea baitugu. Arenillas izeneko jatetxe ospetsuan, guretzako bereziki prestatuko diguten bazkariaz gozatuko dugu. Beraz, bazkide eta lagun guztiei zuzendutago plan paregabea duzue», diote.

Jatetxeko erreserba zehazteko, bilduko direnen kopurua jakin behar da. «Horregatik, etorriko zaretenok elkarteko kontuan honako ditu kopurua sartu beharko duzue: 40 euro helduek eta 30 euro. Kopuru horretan jatetxea eta autobusa sartzen dira». Gogoratu izena ipintzea agirian.

Izen emateak

Indamendiren kontu korrontea hau da: Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083. Izena emateko epea hilaren 9a arte egongo da zabalik. Agiria goiko estankoan utzi behar da edo Indamendiren helbide elektronikora bidali (indamendi1@gmail.com). «Elkarteko zuzendaritzak, oraingo eta betiko mendizaleei deitzen zaituztegu lagunarte jatorrean ospatu dezagun», gaineratu dute.

 

Fotos

Vídeos