
Zumaia
Dejabu konpainiaren 'Itzulera' antzezlana ikusteko sarrerak asteazken honetan jarriko dira salgaiSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Dejabu konpainiaren 'Itzulera' antzezlana ikusteko sarrerak asteazken honetan jarriko dira salgai'Itzulera' antzezlana ikusteko sarrerak hilaren 12an jarriko dira salgai. Antzezlana otsailaren 21ean eskainiko da, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.
Txartelak 8,50 euroan egongo dira salgai (5,95 euro Gazte Txartelarekin erosita), www.sarrerakzumaia.eus atarian eto turismo bulegoan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenagora arte. Sarrerarik geratuz gero, Aita Mariko leihatilan ere izango dira eskuragarri, emanaldiaren aurretik.
Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideek euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza «esperientzia errepikaezin» bihurtuz. «Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den», azaldu dute Dejabu konpainiatik.
Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala, Urko Redondo eta David Aguilar dira lan honetako protagonistak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.