Darahliko 70 gazte bolondres begirale lanetan arituko dira Bakeleku Udalekuan

Darahliko bolondresak haur saharauiekin batera Bakeleku Udalekuan. /  DARAHLI
Darahliko bolondresak haur saharauiekin batera Bakeleku Udalekuan. / DARAHLI

36 haur saharauiar izango dira Larrabetzuko herriko eskolan kokatuta egongo den udalekuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Sahararen aldeko Zumaiako Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta laguntza humanitarioko proiektu ezberdinak aurrera ematen ditu. Besteak beste, familien arteko senidetzea, mikrokredituak emakume eta gazte saharauientzat, janari-medizina eta eskola materiala bilketa, etab. Honez gain, hiru urtean behin gazte talde handi batekin Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaiatu eta bertan proiektu ezberdinak gauzatzen dituzte. «Aurten, martxoan 80 gazteekin izan dugu azken bidaia eta benetan esperien-tzi pertsonala izugarria izan da guztiontzat», diote Darahlitik.

Eta gazte horiek aurtengo udan Larrabetzuko Bakeleku Udalekuan jarraituko dute begirale lanak egiten; 9 eta 12 urteko 36 ume saharauiar bertan izango direlarik. Esperientzia honetan 70 gaztek parte hartuko dute, hamar asteko taldeetan banatuta eta txanda bakoi-tzean sei edo zazpina. Lehen txanda haste honetan hasi da.

Aurten Bakeleku Udalekua Larrabetzu herriko eskolan kokatuta egongo da. Bertan 36 ume, bi arduradun saharauiar, sukaldari bat eta Zumaiako Darahli elkarteko sei edo zazpi begirale egongo dira.

Hauek egin beharreko lana: eguneroko ohiko ekintza guztiak gestionatu (janariak, gelak, arropa garbitu eta jaso, garbiketa orokorra, umeak dutxatu... ), kirol eta tailer ezberdinak antolatu, irteera ezberdinak egin, hala nola igerilekura, hondartzara edo inguruko herriak ezagutzera. Eta nola ez, ume guztiak mediku azterketa egitera eraman, bereziki batzuk dentistarengana, beharra handia baitute.

Amaitzeko, uztailaren 14 eta 15ean Zumaiara aste-bukaera pasa-tzera etorriko dira eta gazte hauen familietan lo egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos