
Zumaia
Dagoeneko salgai daude Hika Teatroa konpainiaren 'Zorretan' antzezlanerako sarrerakSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Dagoeneko salgai daude Hika Teatroa konpainiaren 'Zorretan' antzezlanerako sarrerakSara Utrera
zumaia.
Martes, 7 de enero 2025, 20:18
Hika Teatroa konpainiak 'Zorretan' antzezlana aurkeztuko du urtarrilaren 17an, ostirala, iluntzeko 20:00etan, Aita Mari aretoan. Agurtzane Intxaurragak sortu eta zuzendutako lana ikusteko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera, turismo bulegoan eta www.sarrerakzumaia.eus webgunean, 8,50 euroan (5,95 euroan Gazte Txartelarekin); emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago erosi ahal izango dira. Sarrerak geratuz gero, aretoko leihatilan lortzeko aukera ere egongo da.
Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa da 'Zorretan'. «Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, Gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago emakumeak berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena», aurreratzen du obraren sinopsiak, eta jarraitzen du: «Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori hórrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino».
Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, amaren presentziak «ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi», diote Hika Teatrotik.
Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza aktoreak dira 'Zorretan' antzezlanaren protagonistak.
Informazio gehiago: https://sarrerakzumaia.eus/actua/zorretan/.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.