Burgosera eta Kantabriara irteera Indamendirekin

Indamendikoek antolatutako txango batean. /  INDAMENDI M.B.
Indamendikoek antolatutako txango batean. / INDAMENDI M.B.

DV ZUMAIA.

Aurtengo bigarrengo irteera luzea prestatu du Inda Mendi elkarteak, San Pedro jaietakoa. Oraingoan Burgos eta Kantabria arteko mugan dauden hiru ibilbide aukeratu dituzte: «La Montaña Pasiega bezela ezaguna den lurraldean. Castro Valnera, Pico la Miel, Motas del Pardo, El Cotero, Peña Lusa eta La Inmuniatik zehar dihoaztenak. Ez dago urruti eta bidai honetan denak ikusten saituko gara», diote.

Irteera San Pedro bezperan da, ekainak 28an (ordua zehaztuko da). Gaua pasa ondoren, lehenbiziko ibilbidea egingo dute. Horrela hiru egunetan hiru ibilbide eginda, uztailaren 1ean, Espinosa de los Monteros herrian talde bazkariarekin amaituko da bidaia.

Indamendi M.B.ren esku dago bidaiko autobusa, Plati Hotela (Villa Arcayon) mantenu erdian eta azken eguneko talde bazkaria. Hori guztia 205 eurogatik bazkideentzat eta gainontzekoentzat, 230 eurogatik. «Gogoratuezin bestekoa dela aseguratuta egotea (federatuta edo seguru partikularrarekin) mendi elkarteak ezin duelako hartu bere gain bidaiariaren ardura».

Izena emateko epea ekainaren 18ra arte izango da. Beti bezala diru sarrera Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da (izenak jarri). Agiria, goiko estakoan utzi behar da edo indamendi1@gmail.com helbidera bidali.

 

Fotos

Vídeos