Borrar
Kadete mutilak podiumean, sari banaketaren ondoren. TELMO DEUN
Brontzezko domina bat Gipuzkoako batel txapelketan

Brontzezko domina bat Gipuzkoako batel txapelketan

DV

ZUMAIA.

Miércoles, 18 de abril 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Brontzezko domina bat eta bi Federazio Sari irabazi dituzte Zumaiako arraunlariek Pasai Donibanen jokatutako Gipuzkoako Batel Txapelketan. Kadete mutilek hirugarren egin zuten finalean, eta Infantil neskek eta senior mutilek, berriz, laugarren. Bestetik, infantil eta jubenil mutilek aurrena egin zuten kontsolaziozko finaletan, Federazio sarian, eta kadete neskek bigarren.

Igandean, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiaren 100. urteurreneko estropadan, Kontxan, Telmo Deun azken-aurreko postuan sailkatu zen. Azkenik, Zumaian bertan, trainerilletako estropada ospatu zen igandean, santelmoen repetizioen aitzakian. Gizonezkoetan, 35. San Telmo Sarian, Zarautz izan zen azkarrena; San Juan, Hondarribia, Getaria, San Pedro, Orio, Zumaia A eta Zumaia B-ren aurretik. Eta emakumezkoen saria San Juanentzat izan zen, Orio, Hernani eta Zumaiaren aurretik sailkatu zen.

Urtero bezala, Arraun Elkarteak santelmoetako errifen zozketa egin zuen igandean. 5.662 izan zen zenbaki saritua eta 6.081 ordezkoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios