Bosgarren postua Irati Osarentzat Maratoiko Munduko Txapelketan

Irati Osa, atzo Maratoiko Munduko Txapelketan. /
Irati Osa, atzo Maratoiko Munduko Txapelketan.

S.U. ZUMAIA.

Irati Osa piraguista zumaiarrak bosgarren postua lortu zuen atzo, Vila de Pradon (Portugalen) jokatutako Maratoiko Munduko Txapelketan. 22,6 kilometroko estropada jokatu zuen, K-1 23 urtez azpiko mailan eta 1:53:38 denborarekin amaitzea lortu zuen Itxas-Gain elkarteko gazteak.

Lehen postua Hungariako Zsófia Czéllai-Vörösentzat izan zen (1:48:49 denborarekin nagusitu zen), bigarren postua Lili Katonarentzat (Hungaria) eta hirugarrena Samantha Rees-Clarkentzat (Britainia Handia).

Deaialdia

Bestetik, Itxas-Gain elkarteak gonbitea luzatu nahi die piraguan praktikatu nahi duen haurrei. Deialdia 2008 urtetik aurrera jaio diren haurrentzat da. Entrenamenduak irailaren 11ean, arratsaldeko 17:00etan, hasiko dira eta kirol honetan parte hartu nahi duenak egun eta ordu horretan klubean azaldu besterik ez du egin behar.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos