'Borobilean' lanaren aurkezpena egingo da gaur Gaztetxean

Porrotx, Pirritx eta Marimotots saio batean. /  JUANFER
Porrotx, Pirritx eta Marimotots saio batean. / JUANFER

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD berria eta Kalea Guztiona Darekin grabatutako bideoklipa aurkeztuko da

SARA UTRERA ZUMAIA.

Gaur, Pirritx Porrotx eta Marimototsek eta Kalea Guztiona Dak elkarrekin grabatutako 'Kalea denona da' bideokliparen eta 'Borobilean' DVD berriaren aurkezpena egingo dute Zumaian. «Marimo gurera etorriko da, elkarrekin ikusiko dugu bideoklipa eta kalejira txikia egingo dugu», azaldu dute Kalea Guztiona Da mugimendutik. Hi-tzordua arratsaldeko 17:00etan izango da Gaztetxean.

'Kalea denona da'

'Borobilean' izeneko lan berriak bi DVD ekartzen ditu: batetik martxoaren 10ean Tolosako Leidor antzokian zuzenean grabatutako 'Borobilean' ikuskizuna, eta bestetik, bildumako abestien bideoklipak. Tartean, martxoaren 12an, Erribera kaleko horman, Kalea Guztiona Da mugimenduko kideekin batera grabatutako 'Kalea denona da' abestiaren bideoklipa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos