Zumaia
Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte Guraso EskoletanHilaren 27an suizidioaren prebentzioaz ariko dira, Biziraun elkartearen eskutik; azaroaren 4an, haur eta nerabeekin heriotzaz
Sara Utrera
ZUMAIA.
Sábado, 11 de octubre 2025, 20:45
Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan. Zumaiako Guraso Eskolak 0 eta 18 urte bitarteko haurren eta nerabeen guraso eta tutoreei zuzendutako prestakuntza-programak dira.
Publicidad
Egitasmoaren helburua da gurasoak heziketa-prozesuan inplikatzea, bidelaguntza eskaintzea eta gurasoen arteko sareak sendotzea. Program Zumaiako Udalak antolatzen du urtero, Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Treba Gurasoak programaren laguntza dauka.
Urtero bezala, egitarauak orotariko ekintzak izango ditu: hitzaldiak eta bizipen tailerrak uztartzen ditu: lehenengoek gai espezifikoak jorratzen dituzte aditu ezberdinen eskutik, eta bigarrenek esperientzien bidezko ikaskuntza eskaintzen dute, hausnarketarako eta partekatzeko espazio gisa.
Honakoak dira aurtengorako antolatu dituzten ekitaldiak: Urriak 27an, astelehena, 'Suizidioa prebenitu, bizitza sustatzeko' izeneko hitzaldia eskainiko da, Biziraun elkartearen eskutik. Parte hartu nahi dutenek urriaren 13tik 23ra eman beharko dute izena brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatziz.
Azaroak 4, asteartean, berriz, 'Nola hitz egin heriotzaz haur eta nerabeekin?' hitzaldia izango da, Miren Rosen eskutik. Kasu honetan, parte hartu nahi dutenek urriaren 27tik azaroaren 3ra eman beharko dute izena brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatziz.
Publicidad
Bizipen tailerrak
Bizipen tailerrean guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek. 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako programa da honakoa, eta aurten bi saiokoa izango da. Izen-ematea urtarrilean zabalduko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión