«Bizitzak erdigunera eraman nahi ditugu»

EH Bilduren hautagai gehienak izan ziren osteguneko ekitaldi publikoan. /  SARA UTRERA
EH Bilduren hautagai gehienak izan ziren osteguneko ekitaldi publikoan. / SARA UTRERA

Zumaiako EH Bilduk hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zumaiako EH Bilduk maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu zituen ostegunean, Saregileen plazan.

Jendeaurreko ekitaldian, Iñaki Ostolaza alkategaiak, zerrendan joateko agertutako jarrera eskertu zien hautagaiei: «lau urteko konpromisoa hartzea ez da erraza, EH Bilduren zerrendan joatea aurrerapauso handia ematea da. Horregatik, balorean ipini nahiko nuke EH Bilduren zerrendan joateko baiezkoa emateagatik», eskertu zuen. Berriak ez direla azpimarratu zuen, egunerokoan arlo desberdinetan lanean dihartunenak: kirol taldeetan, kultur taldeetan, mugimendu feministan edota guraso elkartean, besteak beste. «Herrigintzan lan asko egin dugu. Orain, hartu dugun dinamika eta ikasitakoa udaletxera eraman nahi dugu. Azken finean, udaletxean lan egitea herrigintza egitea ere delako», azaldu zuen Ostolazak.

Taldeak bi ikasgai nagusi hartuko dituela adierazi zuen EH Bilduko alkategaiak, bata astelehenero biltzen den pentsionisten taldearengandik eta bestea Martxoaren 8an atera zen mugimendu feministatik: «Zumaiako pentsionisten taldeak pentsio duin eta publikoen alde borrokatzen dute eta EH Bildutik politika publikoaren aldeko apustua egiten dugu gauzak aurrera eraman ahal izateko. Bestetik, M8tik atera dugun ikasgaia bizi-tza erdigunean ipintzea da. Hori da azken finean gure egitasmoa, pertsonak eta bizitzak erdigunera eramango ditugu. Gure helburua edo leloa beste eredu bat posible dela da, arlo guztietan, baita udaletxean ere. Horretarako zuen laguntza beharko dugu, eta zuen guztion indarra sentitu behar dugu», azpimarratu zuen.

Azken asteotan bilera irekiak egin ditu EH Bilduk hauteskundeetarako programa lantzeko. «Arlo desberdinak landu ditugu eta ekimen zeha-tzak atera ditugu bilera horietatik. Esperientzia piska bat dugunok badakigu gauza batzuk garatzea zaila izango dela. Baina ideia desberdinak sakontzeko gogoarekin eta aurrera eramateko helburuarekin gaude».

Amaitzeko, Arritxu Iribar zinegotziak legealdi honetan udaletxean EH Bildu ordezkatuz egon diren zinegotziei eskerrak eman zizkien. «Zin dizuet datorren legealdian ere lan egingo dugula zumaiar guztion alde», gaineratu zuen.

Iñaki Ostolaza zerrendaburuarekin batera, hauek dira EH Bilduren zerrenda osatzen dutenak: Arritxu Iribar Egaña, Alex Oliden Antia, Maider Alberdi Yeregi, Asier Arakistain Alberdi, Marina Bidasoro Arozena, Jose Maria Azkue Castillo, Maddi Aldalur Osa, Arantxa Gajate Telleria, Aitor Manterola Garate, Leire Garate Olaizola, Iker Zulaika Loiola, Miren Osa Galdona, Unai Aizpurua Telleria, Alaitz Gorostiza Egaña, Ane Osa Barrena, Iñaki Agirrezabalaga Alkorta, Lorea Mendiola Egaña, Juli Agirretxe Galarraga eta Joanito Dorronsoro Goikoetxea.