EH Bilduk bi urtekoentzat zaintza zerbitzua udaletik eskaintzea eskatzen du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

2018ko abenduaren 20an egindako plenoko gai zerrendan EH Bilduren eskariz sartuta zegoen bi urteko haurren uztaileko zaintza zerbitzuaren gaia gai-zerrendatik kanpo utzi zuen Oier Korta alkateak. «EH Bilduri inolako argibiderik eman gabe, taldeak jakin zuen oposizioko beste alderdi bateko kideak esanda berari boto asmoaren berri galdetu zitzaiola. Beraz, alkateak bazekien Oposizioak bat eginda gure proposamena babestuko zuela Udal Gobernuaren ezezko botoen aurrean», azaldu dute EH Bildutik. Gai plenoaren gai zerrendatik atera zuen, eta EH Bilduren proposamena ez zen aztertu. Horiek horrela, Zumaiako EH Bilduk jarrera hau salatu nahi du, «beste kalifikaziorik erantsi gabe, berez erakusten baitu jarrerak berak alkatearen talantea zein den», diote.

Gaiak baditu aurrekariak. 2015ean, EH Bilduren agintaldiko azken urtean Zerbitzua eskaini zen eta «balorazio ona» jaso zuen erabiltzaileen aldetik. EAJk agintea hartutakoan, zerbitzua Maria eta Jose Ikastetxera (orain Zumaiena Ikastetxea) bideratu nahi izan zen, oposizioak gelditu zuelarik egitasmoa. Ondorioz, Zerbitzua kendu egin zuen udal gobernuak. Ordutik Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteak antolatzen du bere kabuz uztailerako bi urteko haurren zaintza Zerbitzua, Zumaiako udaletik diru laguntza jasoz horretarako.

2018ko urriaren 22ko hezkuntza batzordean, EAJk zerbitzu honen inguruko konsulta egin, eta EH Bildu jabetuta Zumaiako herriak uztailean zerbitzu horren demanda egiten duela, haurreskolek ez baitute uztailean zerbitzurik emango, abenduko plenorako gaia landu eta proposamena aurkeztu zuen.

Gaia ez da aztertu

«Azaro osoa pasa, abendu osoa eta inolako mugimendurik ez zenez egon Udal gobernuaren partetik, horrelako zerbitzu batek aurrez antolatu ahal izateko behar duen denbora kontuan hartuta, EH Bilduk abenduaren 20ko plenora eraman nahi izan zuen gaia. Horretarako, astebete lehenago aurkeztu genuen proposamen eskaria; pleno aurreko astean ere inolako harremanik ez da izan EH Bildurekin. Plenoko gai zerrendan gaia sartu zen, eta bapatean plenoan bertan alkateak gaia aztergaietatik kanpo utzi zuen. Zergatik? EH Bilduren ekimenez, oposizio osoak bat eginda eta udal gobernuaren aurrean gaia onartua izango zelako», diote, eta gaineratu dute: «ordutik ere ez da gaia aztertu, eta EH Bilduk eskatuta, urtarrilaren 15ean Hezkuntza batzordean aztertuko da gaia».

Uztailean hiru urtetik aurrerakoei udalekuen Zerbitzua Udaletik eskaintzen zaien bezala , bi urtekoentzat zaintza zerbitzua ere udaletxetik eskaintzea eskatzen du EH Bilduk. «EH Bilduk oposizioan egon arren, zumaiarren beharrei erantzunez, zumaiarrentzat onena denaren alde lanean jarraituko du. nahiz eta batzuek oztopoak jartzeko helburua besterik ez izan», amaitu du Zumaiako EH Bilduk.

 

Fotos

Vídeos