Bihartik salgai Jai Alai World Tour txapelketako sarrerak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Jai Alai World Tour zesta punta txapelketako hainbat partidu Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko dira aurten ere. Lehen finalaurrekoa datorren abuztuaren 24an izango da, gaueko 22:00etan eta Egiguren-Lopez eta Zulaika-Minvielleren artean lehiatuko da. Bigarren txanda, aldiz, hilaren 31n izango da, ordu berean, Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etchetoren artean.

Irailaren 2an, final handiaren eguna izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bi finalaurreko irabazleek azken partidua jokatuko dute, txapeldun titulua irabazteko.

Jai Alai World Tour lehiaketarekin batera, gaztetxoen arteko txapelketa ere ospatuko da. Partiduak egun berean jokatuko dira; lehenbizi gaztetxoenak eta, jarraian, World Tourreko parte hartzaileenak, hain zuzen ere.

Gaztetxoen arteko lehen finalaurrekoa Kosme-Basque eta Aron-Del Rioren artean jokatuko da eta, bigarrena, aldiz, Alberro-Portet eta Leduche-Urangaren artean. Finala, noski, bi finalaurrekoen irabazleen artean lehiatuko da, beraz oraindik ezin jakin.

Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai, 10 eurotan, Aitzuri pilotalekuko tabernan, turismo bulegoan eta kiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos