Zumaia
Bihar zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-emateaLehiaketa hilaren 20an ospatuko da. Bihartik irailaren 17ra bitartean eman ahal izango da izena, Lubaki kiroldegian
Sara Utrera
ZUMAIA.
Sábado, 30 de agosto 2025, 21:31
Olarro Eguneko XVII. bandera banatuko dute irailaren 20an jokatuko den batel estropadan. Izen-ematea bihar, irailaren 1ean, zabalduko dute eta hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Lubaki kiroldegian entregatu beharko da izen-emate orria.
Publicidad
Taldeak lau kidekoak izango dira, eta horietatik gutxienez bi zumaiarrak izan beharko dira bandera irabazteko. Talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta haren telefono zenbakia eman beharko du. Irabazleek bandera eta Geoparkeak eskainitako bisita gidatua jasoko dituzte; gainera, emakumeen partaidetza saritzeko bandera berezia banatuko da, eta parte-hartzaile guztien artean bisita gidatu baten zozketa egingo da.
Apuntatzeko nahitaezkoa da izen-emate orria betetzea, eta behin izena emanda, parte-hartzeko konpromisoa hartzen da. Parte-hartzaileen gutxieneko adina 13 urtekoa da (2025eko abenduaren 31n duten adina kontuan hartuta).
Entrenamendu saioak
Bihartik irailak 19ra Lasuna txalupa erabiltzeko aukera egongo da. Horretarako, turismo bulegoan, 943 143 396 telefonoan edo www.zumaia.eus webgunean egin daiteke eskaera, betiere izena eman ondoren.
Izena eman nahi dutenek Udalaren web orrian aurki ditzakete izena emateko orria, estropadako arauak, batela erabiltzeko arauak eta entrenamenduen ordutegiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión