Beti Gazte dantza taldearen erakusketa igandera arte egongo da zabalik Alondegian

Erakusketaren irekiera ekitaldia, pasa den ostiralean. /  SARA UTRERA
Erakusketaren irekiera ekitaldia, pasa den ostiralean. / SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zinta dantzak eman zion hasiera ostiralean Zumaiako Beti Gazte dantza taldearen argazki erakusketari. Beti Gazte dantza taldea 1966an sortu zuten, eta 1999an desegin zen 33 urteko ibilbidea egin ondoren. Taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa igandera arte izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian, Alondegiko Oxford aretoan.

Beti Gazte dantza taldearen eguna hilaren 18an izango da. Taldean aritutako kideak 13:00etan elkartuko dira Kofradian. Bertan argazki bat aterako dute eta jarraian, 13:30ean, trikipoteoa egingo dute. Amaitzeko, 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Beheko Plaza jatetxean, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkarian parte hartzeko betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Kutxabankeko ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korronte zenbakian egingo dira. Izena emateko azken eguna ostiralean, maiatzaren 10a, izango da.