Beti Gazte dantza taldeak erakusketa zabalduko du gaur

Erakusketan ikusgai izango diren argazki batzuk. /  BETI GAZTE
Erakusketan ikusgai izango diren argazki batzuk. / BETI GAZTE

Maiatzaren 18an taldearen eguna ospatuko dute; bazkarian parte hartzeko izena eman beharko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Zumaiako Beti Gazte dantza taldearen historia laburbiltzen duen argazki erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean, Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera 18:30ean izango da, eta erakusketa hau maiatzaren 12 igandera arte izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.

Dantza taldea 1966an sortu zuten eta 1999an desegin zen, 33 urteko ibilbidea egin ondoren. Hiru hamarkada luzeko historia kontatu nahi izan dute Beti Gazteko taldekideek, herritarren laguntzaz jasotako argazki eta oroigarrien bidez. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete erakusketarako argazkiak laga dizkieten guztiei. «Horiek ikusita, garai bateko makina bat oroitzapen ekarriko dituzte gogora erakusketara hurbiltzen diren zumaiarrek», diote.

Beti Gazte taldearen eguna

Erakusketarekin batera, Beti Gazte dantza taldearen eguna ere prestatu dute. Maiatzaren 18an izango da, larunbatean. Taldean aritutako dantzariak 13:00etan elkartuko dira Kofradian argazki bat ateratzeko. 13:30ean hasita trikipoteoa egingo dute herriko kale eta tabernatan zehar, eta 14:30ean lagunarteko bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazako Beheko Plaza jatetxean.

Bazkarian parte hartzeko betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. Bazkariaren prezioa 50 euro izango da, eta diru sarrerak Kutxabankeko ES61 3035 0037 49 0370054629 kontu korronte zenbakian egingo dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10 izango da.