Beste asteburu on bat ziklo krosean Viveros San Antongo txirrindularientzat

Viveros San Antongo Heiko Mateos eta Ander Altuna txirrindulariak. /  ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Viveros San Antongo Heiko Mateos eta Ander Altuna txirrindulariak. / ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko Ander Altuna eta Heiko Mateos txirrindulariek Burgosen parte hartu zuten pasa den larunbatean eta igandean.

«Ander Altunak bi lasterketa eder egin ditu bai Medinan eta baita Villarcayon ere. Onenekin leihatu da eta beti ibili da podiumeko borrokan. Baina ziklismoan, batez ere ziklo krosean, matxurak, erorikoak oso ohikoak dira eta horiexek utzi dute asteburu honetan podiuma zapaldu gabe lasartearra», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Medinan zazpigarren izan zen Viveros San Antongo txirrindularia, eta Villacayon laugarrena. «Medinan bigarren Euskal ziklista izan zen helmugan Ander Altuna, Villarcayon berriz lehena, denboraldian lehenengoz Aimar Erostarbe oñatiarra menderatuz».

Heiko Mateosek bere debuteko denboraldian urratsak ematen jarraitzen du, «bi lasterketak bukatu ditu eta hori lorpen handia da», adierazi du Iribarrek. Medina del Campon 44. amaitu zuen arroarrak eta Villarcayon 53.a izan zen.

Asteburu honetan Espainiako Kopako lasterketan izango dira. «Beraz, parte hartzaileen maila dexente igoko da, estatu espainiarreko onenak bai Laudion eta baita Elorrion ere izango baitira eta horien aurka lehiatu beharko dute Viveros San Antongo bi ziklistek. Eguraldi iragarpen negutiarrekin Ziklo kroserako baldintzak aldatu egingo dira eta lokatzez beteriko barruti bati aurre egin beharko diote», gaineratu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos