Borrar
Las diez noticias de la jornada
Beñat Sainz euskaldun onena.

Zumaia

Beñat Sainz euskal txirrindulari onena nazioarteko Gipuzkoako Klasikoan

Lazkaoko helmugan 12. sailkatu zen zumaiarra, hogei lehenengoetan sailkatuz

El Diario Vasco

zumaia.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:56

Bi etapa izan ditu Gipuzkoa Klasikoak. Nazioarteko maila duenez, Europako txirrindularirik onenetakoak bertan lehiatu dira eta euskal txirrindulariek ederki nabaritu dute.

«Abiadura handian jokatu dira bi etapak, batez ere lautadan, garapen luzeak mugituz», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek. «Adibidez, lehen etapan, mendia hasi aurretik, lauan 47 kilometro osatu zituzten. Etapa bukaeran batez bestekoa, Larraitz, Gaintza eta Lazkaomendi gaindituta, orduko 44,4 kilometrokoa izan zen. Atzerriko txirrindulari onenek aurrera egin zutenean, azti eta indartsu ibili zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko Beñat Sainz». Lazkaoko helmugan 12. sailkatu zen, hogei lehenengoetan sailkatu zen euskaldun bakarra izanik. Aratz Unanuek ere oso maila ona eman zuen eta bigarren taldean helmugaratzea lortu zuen. Lehen etapa amaitu zuen taldeko hirugarren txirrindularia Jon Berasategi izan zen.

Bigarren etapan, «metro lau bat ez zegoen, nahiz eta igoera luzeko mendaterik ere ez izan». Zortzi txirrindulari nagusitu ziren; ondorengo multzotxoan Beñat Sainz zihoan, eta hauengandik oso gertu Aratz Unanue. Lasterketako gorabehera batek bere taldekidearen gurpiletik kanpo utzi zuen, «baina erreakzio aparteko batek onenengandik oso gertu ailegatzera eraman zuen». Jon Berasategik ezin izan zion eutsi bigarren eguneko erritmoari.

Azken sailkapenean Beñat Sainz 13. sailkatu zen. Bera izan zen lehen txirrindulari euskalduna. Aratz Unanue 27. sailkatu zen. Gipuzkoako Nazioarteko Klasikoa Dijkman herbeheretarrak irabazi zuen, Hagen Berman Jayco taldeko txirrindulariak.

Lasterketa ugari asteburuan

Jubenilek Arantzazuko igoera izango dute gaur, eta Anoetako lasterketa bihar. Beñat Sainzek, berriz, junior mailako Euskadiko selekzioarekin Irungo afizionatu mailako lasterketan parte hartuko du bihar, hilaren bukaeran Granadan jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzeko (okerrik ezean bertan parte hartuko du). Datorren asteartean, aldiz, Beñat Sainz eta Aratz Unanue, Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketan izango dira, podiumerako borrokan. Aizarnazabalen jokatuko den txapelketara Gipuzkoako rankingeko aurrena eta bigarrena bezala ailegatu dira.

Kadeteek Bergaran izan zuten erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa igande arratsaldean. «Ez ziren gauzak nahi bezala atera, baina ikasteko balio izan zuen lasterketak». Igande honetan, Etxebarrin, Gaztetxoak torneoko hirugarren proba puntuagarria jokatuko dute. Euskadiko kadete guztiek lehiatzen diren torneo horretan Unai Egaña nabarmentzen ari da; sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago eta podiumeko postuaren defentsa egingo du. Ahal bada, irabaztera korrituko du Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeak. «Lehen urteko Borja Osa ere oso ondo kokatuta dago sailkapenean. Xuban Arakistain lasterketatik lasterketara hobeto dabil eta ohorezko tokietatik gertu amaitzeko gogoz dago. Amets Alberdi, berriz, aurten eman duen urratsari etekina ateratzeko prest», adierazi du.

Harrobiari dagokionez, etxeko lasterketa izango dute gaur benjamin, alebin eta infantilek. «Denboraldiko lasterketarik urdurienetakoa etxekoa, lagunak gertu izango baitituzte». Arratsaldeko 16:30ean hasiko dira Axular etorbidean etorkizuneko txirrindularien lasterketak. «Herritar guztiok gonbidatuta zaudete, Zumaiako Txirrindulari Elkartea etorkizunari begira egiten ari den lana bertatik bertara ikustera».

Aurreko asteburuan Hondarribian podiumean izan ziren benjaminetan Aratz Aranburu, alebinetan Mikel Otaño eta infantiletan Mikel Egaña. «Nabarmentzekoa da Mikel Otaño alebinetan egiten ari den denboraldia, lasterketa guztiak irabaziz», azaldu du.

Euskadiko jokoetan ere parte hartu du Zumaiako Txirrindulari Eskolak. 20 kilometroko ibilbidea izan zuten Arroiaben infantilek. Mutiletan Julen Alkortak zorterik ez, eta eroriko batek jokoz kanpo utzi zuen. Aimar Martinezek, berriz, pelotoi nagusian amaitu zuen lasterketa. Nesketan, Amalia Agirre helmugaratu zen pelotoian, berarengandik gertu Inge Zumeta eta Amaia Agirre. Amaia Agirre, hain zuzen ere, Euskadiko BTT selekziorako hautatua izan da; lehen ordezkoa da. Uztailaren hasieran Albaceteko probintzian jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izan lezake zumaiarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beñat Sainz euskal txirrindulari onena nazioarteko Gipuzkoako Klasikoan

Beñat Sainz euskal txirrindulari onena nazioarteko Gipuzkoako Klasikoan