Borrar
Beñat Sainz, hirugarren. DV

Zumaia

Beñat Sainz, Euskadiko txapelketako podioan

El Diario Vasco

zumaia.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Junior eta kadete mailan, Euskadiko Txapelketen asteburua izan da aurrekoa, eta benetan lan ona egin dute bai jubenilek, baita kadeteek ere.

Junior mailan, 90 kilometroko lasterketa gorabeheratsuan, Beñat Sainz eguneko ihesaldian sartu zen eta etekina ateratzeko modua izan zuen. «Amaieran, helmugarako 15 kilometroren faltan Pikeko malda tentea igo zuten txirrindulariek (Tourreko Bilboko etapan igo zen berbera), eta Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindulariak erakutsi zuen hankak zituela; helmugan garaipenerako esprinta maldan gora jokatu zen eta hirugarren sailkatu zen arroarra», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Aratz Unanue pelotoi nagusian 10. posturako esprintean ailegatu zen, baina zorteak bizkarra eman zion: «buru-buruan zetorrenean, aldamenetik enbarazu egin eta hanka lurrean jarri behar izan zuen, igoeran esprinta atzetik abiatu beharrean». Azkenean, Unanue 35. tokian sailkatu zen. Pelotoi horretan azken maldan atzeratu zena Jon Berasategi izan zen, 51. tokian bukatu zuen lasterketa. Oinatz Etxabek eta Lukas Blankok lasterketako zailtasun guztiak gainditu ondoren, 10 kilometroren faltan, lasterketatik kanporatuak izan ziren, «era injustu batean».

Juniorren aurretik jokatu zen kadete mailako Euskadiko Txapelketa, non Unai Egaña protagonista izan zen; azkenean, Pikeko igoeran aurrekoek ihes egin zioten eta 41 segundora helmugaratu zen, ohorezko zortzigarren tokian. Berarengandik gertu, Borja Osa 20. sailkatu zen. Xuban Arakisitainek eta Amets Alberdik ere lortu zuten lasterketa amaitzea. Kadeteek ere Pikeko malda tentea gainditu behar izan zuten helmugarako 10 kilometroren faltan.

Larunbatean, berriz, Amurrion lehiatu ziren jubenilak, Euskal Herria Torneoko lasterketan. 22 kilometroko zirkuitu bati lau itzuli eman behar zizkioten eta bertan bazen bide estu batean gainditu beharreko horma bat. «Lasterketa erabat hautsita heldu zen bukaerara eta hor Aratz Unanue seigarren postuan helmugaratu zen, karrera on bati errematea emanez». Beñat Sainzek, atzerago, 15. postuarekin konformatu behar izan zuen. Euskal Herria Torneoa Aratz Unanuek 12. bukatu du eta Beñat Sainzek 20.

Infantiletan, BTTko Euskadiko txapelketa jokatu zen Amurrion eta nesketan Amaia Agirre bederatzigarren sailkatu zen, Amalia Agirre 17. eta Inge Zumeta 19. Mutiletan, berriz, Oinatz Alberdi 58.a izan zen eta Julen Alkorta 62. Errenterian errepideko lasterketa jokatu zuten eta beste behin, kimuen mailan, Mikel Otaño gailendu zen; Agirre ahizpek ere podioa zapaldu zuten infantil mailan.

Asteburu honetan errepideko Euskadiko Txapelketan izango dira Amaia Agirre, Amalia Agirre eta Inge Zumeta, eta mutiletan Aimar Martinez eta Julen Alkorta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beñat Sainz, Euskadiko txapelketako podioan

Beñat Sainz, Euskadiko txapelketako podioan