Zumaia
Belaunaldi ezberdinek kontzertu berezia eskaini zuten atzo OdietanMartes, 20 de mayo 2025, 20:15
Musikak belaunaldi ezberdinak bildu zituen atzo, Odietan. Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Zumaiako Musika Bandarekin (ZUMB) elkarlanean, 4 eta 94 urte bitarteko musikariak bildu zituen kontzertu berezia izan zen atzo arratsaldean. Ekitaldian, Musika eta Dantza Eskola osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek, Branka eguneko zentroko eta Itsasargia zerbitzuaren erabiltzaileek, eta ZUMB bandako musikariek hartu zuten parte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.