«Begirale eta ume sahararren artean lan giro ezin hobea lortu dute»

Zumaiako Darahli elkarteko 74 gaztek 9 eta 12 urte bitarteko 31 ume sahararrekin batera egon dira Bakeleku Udalekuetan. /  DARAHLI
Zumaiako Darahli elkarteko 74 gaztek 9 eta 12 urte bitarteko 31 ume sahararrekin batera egon dira Bakeleku Udalekuetan. / DARAHLI

Zumaiako Darahli elkarteko 74 lagun Larrabetzuko Bakeleku Udalekuetan izan dira begirale lanak egiten

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Aurtengo Aste Santuan Darahli elkarteko 80 gazte zumaiar izan ziren Tindufeko Saharar errefuxiatu kanpalekuetan, bertako jendea ezagutu eta haiekin batera proiektu batzuk aurrera eramaten.

Horietako 74 gaztek Larrabetzuko Bakeleku Udalekuan izan dira, uztailean eta abuztuan, begirale lanak egiten. 9 eta 12 urte bitarteko 31 ume sahararrekin batera igaro dute aurtengo uda. Esperientzia honetan parte hartu duten gazte hauek taldeetan banatuta egon dira eta asteko txanda bakoitzean 8 edo 9 begirale izan dira.

Aurten Bakeleku Udalekua Larrabetzu herriko eskolan kokatuta egongo da. «Bertan 31 ume, bi arduradun saharar, sukaldari bat eta Zumaiako zortzi bat begirale bolondres egon dira. Benetan balorazio ona egin dute, oso gustura egon dira, begirale eta ume sahararren artean lan giro ezin hobea lortu dute» diote Darahlitik.

Aipatu behar da, eta halaxe adierazi dute egindako balorazioan, eguneroko lanak «oso ongi» gestionatu dutela. «Esaterako, janaria prestatzen, garbiketaz arduratzen, umeen arropa garbitu eta jasotzen, umeak egunero dutxatzen». Honez gain, egunero kirol eta tailerrak antolatu dituzte eta noizbehinka irteera ezberdinak egin dituzte: igerilekura, hondartzara, inguruko herriak ezagutzera. «Baita, ume guztiak mediku azterketa egitera eraman dituzte, banan-banan pediatrarengana, oftalmoloarengana eta dentistarengana. Beraz, lan bikaina egin dute», azaldu dute elkartetik.

Darahli elkarteak udalekua aurrera eramaten lagundu duten erakunde, enpresa, familia eta gazteei esker beroenak eman nahi dizkie. «Eta aurrerari begira, Sahara herriaren alde egingo ditugun ekintzetara ere gonbidatu nahi ditugu», gaineratu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos