Secciones
Servicios
Destacamos
Sara Utrera
zumaia.
Viernes, 3 de enero 2025, 19:48
Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak. Hitzordua hilak 14an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Alondegiko Moila gelan, eta ateak zabalik daude gerturatu nahi duen guztiarentzat.
Urte berrian zer irakurri pentsatu ez dutenentzat zerrenda bikaina plazaratu du Irakurri matte irakurle-taldeak. Izan ere, dagoeneko jakinarazi dute 2025eko neguan zein liburu irakurri eta landuko dituzten. Urteko lehen saioan Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' eleberria aztertuko dute. Beste bi liburu ere izango dituzte hizpide martxora bitartean: otsailaren 11n Miren Amurizaren 'Pleibak' aztertuko dute, idazlea bertan dela; eta martxoaren 14an McKenzie Wark-en 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' memoria estiloko liburuaz ariko dira.
Urtarrilak 14 < beatrice Salvioni idazle eta filosoko italiarraren 'Barrengaizto' eleberria aztertuko dute.
Otsailak 11 Miren Amurizaren Pleibak aztertuko dute, idazlea bertan dela.
Martxoak 14 McKenzie Wark-en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza memoria estiloko liburuaz ariko dira.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Astearteetan egiten dituzte saioak, arratsaldeko 18:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.