Borrar
Migel Gutierrezen Basoa.wav EParen 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa ekoiztu du Iñaki Agirrezabalagak, Zumaiako irudiekin eta zumaiarrekin. I.A.

Zumaia

Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak

Migel Gutierrezen EParen abesti bati irudizko errepresentazioa eman dio, Zumaiako Udalaren bekaren bidez

Sara Utrera

Zumaia.

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:53

Zumaiako Udalak iaz abian jarritako Gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzen programaren barruan bideoklip bat sortu du Iñaki Agirrezabalak. Antzerki taldea eta ikus-entzunezko munduan aritzen diren zumaiarrak izan ditu ondoan. Zumaian oharkabean pasa daitezkeen lekuak eta gazteen eguneroko bizitza erakutsi nahi ditu proiektu honek, lau gazteren egun bateko joan-etorriak oinarri hartuta. Bideoklipa kusgai dago dagoeneko: https://www.youtube.com/ watch?v=yy_WWO1ORos.

Proiektu hau ez da modu isolatuan garatu, ordea. Izan ere, Migel Gutierrezek Zumaiako Udalaren sormen bekaren bidez egindako Basoa.wav EPko abesti baten gainean sortu du bideoklipa. Retrobisorea abestiarentzat, zehazki. Abestia Migel Gutierrezek berak sortu du, eta Jon Maiak jarri dio letra eta ahotsa. Joxe Mari Azkue bandako zuzendaria izan du ondoan, musika egokitzeko; izan ere, Zumaiako Udal Musika Bandako musikariek ere parte hartu dute proiektuan.

Bideoklipa EParen aurrerapena ere bada, beraz. Gutierrezek EPko gainontzeko abestiak hurrengo asteotan jarriko ditu entzungai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak

Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak