Bi bandera eta zilarrezko bi domina Gipuzkoako batel txapelketan

Kadete mutilek bandera irabazi zuten igandeko txapelketan./
Kadete mutilek bandera irabazi zuten igandeko txapelketan.

Maddi Goikoetxeak, Uritz Gorritik eta Noel Martinezek ziaboga onenen sariak irabazi zituzten igandean Pasaian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Telmo Deun arraun elkarteak bi bandera eta zilarrezko bi domina lortu ditu igandean Pasaian izandako Gipuzkoako batel txapelketan.

Infantil neskak bigarren izan ziren, San Juan irabazlearen atzetik. Beraz, zilarrezko domina irabazi zuten. Ziaboga onenaren saria Maddi Goikoetxearentzat izan zen, gainera. Infantil mutilen ontzia azkarrena izan zen igandeko proban, 4:43.44 denborarekin; beraz, bandera ekarri zuten Zumaiara.

Kadete mutilek ere bandera irabazi zuten; azkarrenak izan ziren 6:50,72 denborarekin. Ziaboga onenaren saria Uritz Gorriti kadetearentzat izan zen. Kadete neskek, berriz, seigarren izan ziren.

Amaitzeko, jubenil mutilek zilarrezko domina irabazi zuten; bigarren egin baitzuten San Juan irabazlearen atzetik. Kasu honetan, Noel Martinezek eraman zuen ere Ziaboga onenaren saria.