'Babo Royal' kale antzerkia, gaur arratsaldean Odieta frontoian

'Babo Royal' antzezlana./
'Babo Royal' antzezlana.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Kale antzerki zikloaren bigarren saioa ospatuko da gaur. Ganso & Cia konpainiaren eskutik. 50 metro karratuko inperio bilakatuko da arratsaldean Odieta, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia izango dira bertan. Tronpetak entzun, banderak astindu eta ospakizuna hasiko da 19:00etan.

«Fisikoki zein sinbolikoki guztiak daude gonbidatuak, bertan erregeak nahi duen oro fantasia bilakatu beharko da. Babo Royal antzerkia baino gehiago da, jolasa da, bertan hierarkiak trukatuko dira, egunerokotasunak harritzen gaitu eta normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta egongo dira», diote antolatzaileek.