Borrar
Iazko San Telmo jaietako danborradaren une bat. SARA UTRERA
Aurtengo Santelmoak antolatzen hasteko garaia

Zumaia

Aurtengo Santelmoak antolatzen hasteko garaia

Udalak otsailaren 13rako deitu du prestaketetan hasteko lehen bilera, baina aurretik, urtarrilaren 30ean, danborrada lantzeko bilera egingo da

Sara Utrera

Zumaia

Sábado, 25 de enero 2025, 20:23

Oraindik ere Gabonen oihartzuna hurbil nabaritzen dugun arren, eta aurretik inauteriak igaro behar badira ere, beti konturatzerako santelmoak gainean izan ohi ditugu, eta urtarrila izanik ere haiek prestatzen hasteko garaia da. Herritarren eta bertako elkarteen artean ontzen diren jaiak dira hauexek eta aurten apirilaren 25etik 28ra eta maiatzaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira.

«Jaiak beti lankidetzan antolatu izan ditugu, eta aurten ere zuekin partekatu nahi dugu Udalak santelmoekiko egindako hausnarketa eta dugun proposamena; helburu horrekin lehen bilera batera dei egiten dizuegu», azaldu dute Udaletik.

Bilera hau otsailaren 13rako deitu dute, ostegunarekin. 19:00etan izango da hitzordua, Alondegian. «Gure artean izango zaituztegulakoan, ordura arte», luzatu dute gonbita Udaletik.

Danborradaren bilera, 30ean

Hori iritsi bitartean, dena dela, beste bilera bat egingo da hilabete honetan bertan. Izan re, San Telmo jaietako danborrada une berezia da, eta antolakuntzak lan handia eskatzen du aldez aurretik eta egun berean ere.

Datorren astean gai hori lantzeko bilera egingo dute, antolaketa lanak, ardurak eta abar elkarren artean lotzeko asmoz. Urtarrilaren 30ean egingo da, osteguna, 19:30ean Alondegian. «Parte hartzeko gogoa baduzu, etorri bilerara!», adierazi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengo Santelmoak antolatzen hasteko garaia