
Zumaia
Aurtengo Musi-K udaleku musikaletarako izen-ematea maiatzaren 5ean irekiko daSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aurtengo Musi-K udaleku musikaletarako izen-ematea maiatzaren 5ean irekiko daS. U.
Zumaia.
Miércoles, 23 de abril 2025, 21:05
Udaleko kultura sailak, aurten ere, HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udaleku musikalak antolatu ditu. Udalekuak uztailaren bigarren hamabostaldian egingo dira, uztailaren 14tik 24ra, zehazki, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte. Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. «Alde batetik, norberaren berezko instrumentua, ahora, oinarri hartuta, ahotsa eta mugimendua nahastuta aukerak deskubritzen ariko gara. Bestetik, gorputz adierazpena eta dantza ere izango ditugu lagungarri, mugimenduan bizi garen artistak baikara eta artista bikainak bezala denetik egiten ongi pasako dugulako», azaldu dute antolatzaileek. Jolasak, erronkak eta bestelako jarduerekin ere gozatuko dute Musi-K udalekuetan. Eta, nola ez, azken eguneko emanaldiarekin, Zumaiako 41. Musika Jaialdiaren baitan.
Izena emateko epea maiatzaren 5etik 23ra izango da, Alondegiko lehen solairuan (helbide elektronikoa alondegia@zumaia.eus, 943.861056); udaletxean; edo egoitza elektronikoaren bidez (zumaia.eus helbidean, egoitza elektronikoaren kultura aukeraren barruan). Egoitza elektronikoaren bidez izena emateko aukeraren kasuan, BAkQ edukitzea beharrezkoa da. Udalak jakinarazi duenez, zuzenean egingo da kobrua, eta ezinbestekoa izango da erregistro bidez aurkeztea: eskaera beteta eta sinatuta, eta kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.