
Zumaia
Aurten ere Zumaiak estreinatuko du Hegoaldeko errepideko denboraldiaSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aurten ere Zumaiak estreinatuko du Hegoaldeko errepideko denboraldia2025ean ere Zumaia Saria izango da errepideko Hegoaldeko denboraldiko lehen lasterketa. Larunbat honetan izango da, Euskaldun torneorako puntuagarria. Ohiko ibilbidea izango du, esprinterrentzat egokia eta junior mailatik pasatu direnentzat ere bukatzeko modukoa, antolatzaileek diotenez. Honenbestez, 200 txirrindulari inguru (arautegiak baimentzen duena) izango dira larunbatean irteera puntuan.
Goizeko 10etan hasiko da 29 urtez azpikoen mailakoen lasterketa eta bertan parte hartuko dute Euskal Herriko talde guztietako ordezkariek. Horien artean izango dira bi zumaiar: Euskadi Fundazioarekin Aitor Agirre eta Eulen Jira Birarekin Mattin Salegi.
114 kilometro ditu ibilbideak, azken itzulietan Meagako gaina igoko dute bitan baina hala ere «oso zaila izango da esprinta saihestea. Hori bai oso lasterketa azkarra iragartzen da eta arratsaldeko ordubaterako irabazlearen izena izango dugu». Podiumera lasterketako hiru lehenak, talderik onena eta tarteko helmuga eta mendiko sariko irabazleak igoko dira. Iaz Movistarreko Ivan Romeo izarraren anaia, Sergio Romeo izan zen garailea Zumaiako helmugan, Finisherri denboraldiko lehen garaipena emanez.
Larunbat arratsaldean, bestalde, Zarautzen Eskola kirolakeko zonaldeko lasterketa jokatuko da. Zumaiako Txirrindulari Eskolako ordezkariak kopuru esanguratsuan joango dira, 15 txirrindulari izango dira parte hartzen bosna maila bakoitzean (benjamin, alebin, infantil). Zarautzen arratsaldeko 4:30ean hasiko dira lasterketak.
Kadeteek eta jubenilek, brriz, martxoaren 1ean eta 2an hasiko dute denboraldia. Jubenil mailako Beñat Sainz aurreko asteburuan pistako Gipuzkoako Txapelketan izan zen; taldekako abiaduran Gipuzkoako txapeldunari dagokion mailota jantzi zuen, denborarik onena osatzean Eneko Ugartemendia eta Urko Nazabalekin hirukotea osatuta. Pista alboratu eta errepidean zentratuko da aurrerantzean Beñat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Un anciano tira por la ventana 1.800 euros en Aranda
BURGOSconecta
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.