Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Ate irekiak Musika eta Dantza eskolan, bihartik maiatzaren 8ra bitartean

S.U.

zumaia.

Sábado, 3 de mayo 2025, 21:29

Hurrengo ikasturteari begirako ate irekiak egingo dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan bihartik maiatzaren 8ra bitartean. Bihar, 17:30etik 18:30era, Ubillos jauregian, honako instrumentu hauen ate irekien saioak egingo dira: Trikitixa, panderoa, gitarra, baxua, oboea, tronpeta, tronboia eta bonbardinoa. 18:15etik 19:00etara, berriz, 4 eta 5 urteko haurrentzako musika-tailerrarena izango da.

Musika-tresnen ate irekien hurrengo saioak hilaren 6an, 7an eta 8an izango dira, 17:30etik 18:30era. Asteartean, pianoa eta perkusioa; asteazkenean, klarinetea, ahotsa eta biolina, zeharkako flauta eta dultzaina; eta ostegunean, saxofoia, eskukosoinua eta txistua.

Hurrengo hitzorduak musika tailerrari buruzkoak izango dira, eta hilaren 7an eta 8an egingo dira. Asteazkenean, 5 eta 6 urteko ikasleen familientzat eta ostegunean pentsiodun eta jubilatuentzat, 16.00etatik 16.45era.

Hilaren 6an eta 8an dantzaren txanda izango da. Dantza garaikideko ate irekien saioak Zumaienako gimnasioan egingo dira, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleena lehenik, 17.15etik 18.00etara; eta 18 urtetik gorakoentzat ondoren, 19.00etatik 19.45era.

Euskal dantzako ate irekiak asteartean egingo dira, 17:00etatik 17:45era, Torreberrin; pentsiodun eta jubilatuentzako dantzakoa ostegunean, 15:15etik 16:00etara, Torreberrin ere.

Azkenik, antzerkiko ate irekien saioak hilaren 7an eta 8an izango dira Ubillosen: asteazkenean, 19.30etik 20.15era 18 urtetik gorakoentzat; ostegunean, 17.30etik 18.15era 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, eta 19.00etatik 19.45era 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ate irekiak Musika eta Dantza eskolan, bihartik maiatzaren 8ra bitartean