Borrar
Astindu elkarteak prestatutako koreografia.
Astinduk prestatutako koreografia ikusgai

Zumaia

Astinduk prestatutako koreografia ikusgai

S. U.

ZUMAIA.

Jueves, 17 de abril 2025, 19:56

Maiatzaren 15ean hasiko da 2025eko Euskaraldia, 'Elkar mugituz egingo dugu!' lelopean. Ekimena indartzeko koreografia bat prestatu du Astindu dantza elkarteak, Zumaiako Udalak babestuta. Bideo batean jaso dute eta koreografia ikasteko bideo tutoriala ere prestatu dute, zumaiar guztiek ikasteko aukera izan dezan. Entseguak eginda, apirilaren 25ean, ostiralean, elkarrekin euskaraz dantza egiteko aukera izango da, herriko festak hastearekin batera. Egun horretan aurkeztuko dute Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoa, 19:30ean Kofradian.

Koreografiaren bideoa aurkeztearekin batera Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du Euskaraldian izen-emateko aukera zabalik dagoela, norbanakoentzat zein entitateentzat. Halaber, laster Euskaraldiaren bueltan antolatutako ekitaldi guztien berri ere emango dute.

Bitartean, nahi duenak Astindk prestatutako talde-dantza osoa ikusi eta koreografia ikasteko aukera dute Zumaiako Udalaren Youtubeko profilean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astinduk prestatutako koreografia ikusgai