Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zumaiako harrobiak lan ona egin zuen etxean jokatutako lasterketan. ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Zumaia

Asteburuan bukatuko dute denboraldia eskolartekoek

Beñat Sainz euskal selekzioarekin Irunen izan zen afizionatuen lasterketan

Sara Utrera

ZUMAIA.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:28

Asteburu honetan bukatuko dute denboraldia eskolartekoek. Zumaian, aurreko larunbatean, lasterketa ikusgarriak jokatu ziren. Benjaminetan, Aratz Aranburu garaipenaren borrokan ibili zen, Amets Agirrek denboraldiko lasterketarik onena egin eta lehen multzoan amaitu zuen, eta zuen dena emanda, Julen Erkiagak karrera egin zuen.

Alebinetan, beste behin, Mikel Otaño izan zen onena, «erakustaldia emanez, eta bakar bakarrik helmugaratuz; Galder Zumetak lehen itzulietako erritmoa ordaindu zuen amaieran, baina bikain bukatu zuen lehen multzoan; eta Denis Otaño, harengandik gertu, indartsu egon zen», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek.

Infantiletan «lasterketa gogorra egin zen, bizi bizi korritu baitzuten». Zumaiako Eskolako lau txirrindulariek lehen pelotoian egin zuten ia guztia. Azken hiru itzulietan seikote bat gelditu zen aurrean. Bertan zen Julen Alkorta, oso lasterketa ona osatuz. Haren gertu Mikel Egaña eta Aimar Martinez eta atzerago, baina lan ona eginda, Oinatz Alberdi. Nesketan, Mairi Lejarreta bigarren sailkatu zen eta infantiletan, Amalia Agirrek lortu zuen garaipena, bere ahizpak bikiari esprintean irabaziz. Inge Zumeta laugarren izan zen. Bihar Donostian dute denboraldiko azken lasterketa.

Kadeteek Etxebarrin korritu zuten igande goizean. Unai Engaña 15. sailkatu zen eta Gaztetxoak torneoa ohorezko postuetan bukatu du. Borja Osak, eroriko baten ondoren, ezin izan zuen pelotoi nagusian amaitu. Bihar arratsaldean Oñatin Gipuzkoako txapelketa dute.

Jubenilek Arantzazuko igoera jokatu zuten aurreko larunbatean. «Edo, hobeto esanda, Arantzazun bukatzen den lasterketa". Aratz Unanue nabarmendu zen, bigarren sailkatuz eta mendiko saria irabaziz. Jon Berasategi 25. izan zen, Peru Calvo 45. eta Lukas Blanco eta Oñatz Etxabe ere ondo ailegatu ziren helmugara. "Igandean, berriz, Anoetan, belauneko lesio batek ez zion utzi Aratz Unanueri parte hartzen. Denboraldian inoiz ez bezala, asteburuko bi lasterketak talde osoak amaitu zituen», azaldu du Iribarrek.

Beñat Sainz euskal selekzioarekin Irunen izan zen afizionatuen lasterketan «oso lan txukuna eginez». Selekzioko hiruk bakarrik amaitu zuten, bat Beñat izanik. Asteartean, berriz, Aizarnazabalen, Gipuzkoako erlojuaren aurkako txapelketan laugarren sailkatu zen; Aratz Unanue, lesionatuta, ez zen parte hartzeko moduan izan. Igandean Eibarren Gipuzkoako txapelketa dute juniorrek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburuan bukatuko dute denboraldia eskolartekoek

Asteburuan bukatuko dute denboraldia eskolartekoek