Asteburu bikaina Itxas-Gainentzat

Itziar Carmina, Leire Sanchez, Izaro Etxabe eta Sara Rezola, 3. postuan/
Itziar Carmina, Leire Sanchez, Izaro Etxabe eta Sara Rezola, 3. postuan

SARA UTRERA ZUMAIA.

Emaitza oso onak lortu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek asteburuan. Larunbatean K4-ko 'XXI. Ciudad de Valladolid' nazioarteko lasterketan hartu zuten parte eta hauek izan dira lortutako emaitzak 5.000 metroko proban. Kadete mailan, Itziar Carmona, Sara Rezola, Izaro Etxabe eta Leire Sanchezen K4a hirugarren postua lortu zuen. Senior mailan, Xabier Osa, Imanol Barruetabeña, Martin Egaña eta Jon Lazkano ere hirugarren izan ziren. Eta jubenil mailan, Unai Casquero, Unai Ilundain, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi laugarren postuan sailkatu ziren. Irati Osak, berriz, Euskadiko selekzioaren K4an hartu zuen parte, laugarren sailkatuz.

Igandean, Sanabrian (Zamoran) izan zuten 6.000 metroko lasterketa. Irati Osak garaipena lortu zuen 23 urtez azpiko mailan eta 2. izan zen, gainera, Euskadiko selekzioarekin. K2-n: beteranoetan, Xabier Osa eta Jon Lazkano seigarren izan ziren; kadeteetan, Leire Sanchez eta Itziar Carmona laugarren; Sara Rezola eta Izaro Etxabe seigarren; Unai Ilundain-Alex Lazkano laugarren.

Itziar Carmona, Sara Rezola, Izaro Etxabe eta Leire Sanchezen K4a hirugarren postua lortu zuen. 23 urtez azpiko mailan, Imanol Barruetabeña hirugarren izan zen eta Martin Egaña 13. K4an, Xabier Osa, Imanol Barruetabeña, Martin Egaña eta Jon Lazkano laugarren izan ziren. Eta Unai Casquero, Unai Ilundain, Alex Lazkano eta Imanol Txapartegi jubenilak, berriz, seigarren.

Bestetik, Eñaut Aizpurua eta Peio Romatet hirugarren izan ziren senior mailan Sokoa-Hondarribia itsas kayakeko Euskadiko Txapelketan.

Temas

Zumaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos