Artadiko samielak ostiral arratsaldean hasiko dira

Larunbatean txakolin dastaketa egongo da. / SARA UTRERA
Larunbatean txakolin dastaketa egongo da. / SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Ostiraletik igandera bitartean samielak ospatuko dira Artadi auzoan. Festen hasiera ostiralean, 19:00etan izango da, jarraian, 19:30ean pintxo potea egongo da (txerrikia parrilan) Samielko DJak girotuta.

Larunbatean Mikel Deunaren eguna ospatuko da. Ohikoa den bezala, 11:00etan meza izango da eta jarraian, 12:00etatik aurrera, afizionatuen lehen mailako pilota partida: Exposito-Bikuña eta Salaberria-Zezeaga neurtuko dira. 13:00etan txakolin dastaketaren hasiera izango da, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak eta Ion Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak alaituta.

Arratsaldean, 16:30etik aurrera, Arno zezenak eta pottokak izango dira eta ondoren, Amets Arzallus eta Andoni Egañaren bigarren bertso saioa, Apaxi ipuin kontalariaren saioa eta erromeria Ion Ostolaza eta Raken Pujanarekin.

Igandeko ekitaldiak goizeko 11:00etako mezarekin hasiko dira. 12:00etan herri kirol ikuskizuna izango da: Iñigo Landa eta Jon Esnal (Arrilla III) aizkolariak, eta Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendi harrijasotzaileak arituko dira. Ikuskizuna Laja eta Alabier trikitilarien trikitixa doinuekin alaituta egongo da eta haurrentzako puzgarriak ere egongo dira, gainera (17:30etik aurrera berriz). 13:00etan sagardo dastaketa egongo da eta 14:30ean auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria. Arratsaldean berriz, Arno zezenak eta pottokak.

Artadiko XX. Trikitilari txapelketa 18:00etan hasiko da eta bikote hauek lehiatuko dira: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe; Lierni Tolosa eta Enaitz Alberdi; Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta; Eder Tolosa eta Lierni Tolosa. Aurtengo Samiel jaiak Laja eta Alabierren erromeriarekin amaituko da.

Asteburuan autobus zerbitzua egongo da: larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00etara (irteera Patxita Etxezarretatik). Bestalde, larunbateko Euskal Kosta Krosean irekita egongo da Artadirako bidea, kostaldeko errepideko norabide bat irekita egongo baita.

Temas

Jaiak
 

Fotos

Vídeos