Zumaia
Aratz Unanue, onenekin AgurainenSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aratz Unanue, onenekin AgurainenS. U.
ZUMAIA.
Viernes, 25 de abril 2025, 20:51
Agurainen jokatu zen Euskal Herria Torneorako puntuagarria zen lasterketa, denbora baldintza oso gogorretan. «Euria, elur bustia, eta 2 eta 5 gradu arteko temperaturarekin. Eta horri guztiari ibilbide zinez gogorra gehitu behar zaio. Lehen 30 kilometroak zelaian, ondoren lehen mailako bi mendate, bata bestearen atzetik aurrera egiteko, eta hortxe, Opakuan, lehen mendatean hautsi zen lasterketa. Bederatzi txirrindulariek aurrera jarraitu zuten, tartean Aratz Unanuek. Beñat Sainz bizkartzainarena egiten geratu zen atzeko tropelean», azaldu du Zumaiako
Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. «Ihesaldikoek tartea zabaldu zuten, eta lasterketa aurrekoen artean erabakiko zela zirudienean, Alimco taldeko hiru txirrindulari atzetik etorri eta erakustaldia eman zuten. Santa Teodosian aurrekoekin bat egin zuten». Aguraingo helmugan, lehen lau txirrindulariak Alimcokoak izan ziren, Aratz Unanue bederatzigarren postuan sailkatu zen, «lasterketa handi bati errematea emanez».
Atzeko taldean onena Beñat Sainz izan zen, 13. postuan eta Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguak taldea Gipuzkoan ez ezik, Euskal Herrian ere onenekin lehiatu daitekeela erakutsiz. Lukas Blancok ere lasterketa on bati bukaera txukuna eman zion. Guztira 100 txirrindulari gelditu ziren lanak amaitu ezinik, eta 65ek lasterketa amaitzea lortu zuten. Asteburu honetan, atsedenaldiaren ondoren, kadeteekin Arrespaldizan eta Eibarren dituzte lasterketak; juniorrek, berriz, Zegaman eta Zestoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.