Borrar

Apirileko plenoaren balorazioa egin du EH Bilduk

DV

ZUMAIA.

Miércoles, 2 de mayo 2018, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den ostegunean apirileko plenoa egin zuen Zumaiako Udalbatzak. Onartu ziren gaien inguruan bere balorazioa aurkeztu du Zumaiako EH Bilduk.

Plenoan, 2017ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu zen; hain zuzen ere 5.513.635 euro gerakina du une honetan Udalak. «2017rako EAJren udal gobernuak aurreikusitako inbertsioen %37 bakarrik gauzatu da. Horregatik dago gerakina, egin beharreko lanaren erdia ere ez duelako egin Udalak 2017an», adierazi du EH Bilduk.

Legealdia aurrera doa, ia amai-tzera, eta udal gobernuaren aldetik «inakzioa» sumatzen dela diote EH Bildutik. «Proiektuak geldirik daude, eta hori ez da harro egoteko zerbait. Kezkagarria da herriarentzat. Oier Korta alkateak 2015eko hauteskundeen bezperatan, Baleikeko eztabaidan, hau bota zuen, EH Bilduren lana egurtzeko: 'Zer egongo da inauguratzeko Zumaian orain?'. Berak zer inauguratu da, bada? Ai-tzuri frontoia, eta obra hau EH Bilduk aurreko legealdian aurrera eramandako egitasmoa izan zen».

Aurtengo aurrekontuen gaia plenoan aztergai izan zen egunean, iazko aurreikusitako inbertsioetatik «asko ez zirela gauzatu azaldu zuenean Udal gobernuak, bertako kide baten azalpena ondorengoa izan zen: 'Ez da erraza udaletxe bateko jarduna, eta gauzak ez dira beti nahi bezala ateratzen'. Hortaz, aurreko legealdian inakzioa zena EH Bilduren udal gobernuarena, orain gauzak aurrera ateratzeko zailtasuna da».

Aurreko legealdian EH Bilduri «inakzioarena leporatzea EAJren estrategiaren parte izan zela agerian geratu da, alkatetza nola edo hala, eta kosta ahala kosta berreskuratzeko», gaineratu dute.

Amaitzeko, 2018ko udal lan eskaintza publikoan 3 udaltzainen postuak betetzeko hautaketa prozesua Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiak bere gain har-tzeko hitzarmena aurkeztu eta onartu zen EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduk abstentzioarekin: «Udaltzainen hautaketa prozesua Arkauteko akademian egiteak udaltzain eta ertzainen arteko homogeneizazio arriskua dakarrela eta hurbiltasunezko eredutik alden-tzen gaitu», azaldu dute Zumaiako EH Bildutik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios