
Zumaia
Apaltasunez lanean jarraitzen dute Zumaiako taldeko txirrindulariekSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Apaltasunez lanean jarraitzen dute Zumaiako taldeko txirrindulariekZumaiako Txirrindulari Elkartekoak euren lanak osatzen ari dira maiatza oso gogorra izango delako txirrindulari gazte guztientzat. Azterketak eta lasterketa garrantzitsuak uztartu egin behar dira, eta egoera honetan, meritu handiko lana egiten ari dira.
Juniorrek negu giroan korritu zuten pasa den igandean Altsasun. 138 korrikalari irteeran, baina 61ek bakarrik bukatu zuten proba. Beñat Sainz izan zen taldetik helmugaratzen lehena, Aratz Unanue ere multzo berean sailkatu zen, irabazlearengandik 36segundora iritsiz. 3 minutura iritsi ziren lehen zatiko 55. tokian Lukas Blancor eta 59. «Jon Berasategi, azken hiru kilometroetan zulatua izan eta bizikleta aldatu ondoren», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Maite Urteagak ere bukatu zuen lasterketa, bigarren tropelean iritsi zen, lasterketa ona egin ostean. «Euleneko txirrindulariak ere matxura izan zuen, baina, hala ere, tropelean hanka onekin sartzea lortu zuen».
Atarrabiara bi kadete joan ziren Erramu eguneko lasterketan parte hartzera. 188 txirrindulari izan ziren irteeran, eta horietatik 151k lortu zuten lasterketa amaitzea. 66 txirrindularik osatutako tropelean esprintean erabaki zen irabazlea, eta haren atzetik Unai Egaña iritsi zen, 21 segundora helmugaratu zen. 76. tokian, Xuban Arakistainek ere bukatu zuen lasterketa, 95. izan zen minutu batera.
Asteburu honetan, Aste Santua bada ere, ez dago oporrik jubenilentzat, Agurainen dute Euskal Herria Torneorako lasterketa gogorra, ibilbidean bi mendaterekin: Opakua eta Santa Teodosia.
23 urtez azpikoen mailan Mattin Salegik asteburuko hiru lasterketak jokatuko ditu: Natxitua, Durana eta Lizarra; eta Aitor Agirrek, berriz, bi: Natxitua eta Durana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.