Antton Tolosa Iruñerriko itzulia lehiatzen ari da

Antton Tolosa Euskadiko txapelketan./  VIVEROS SAN ANTON
Antton Tolosa Euskadiko txapelketan. / VIVEROS SAN ANTON

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Viveros San Anton-Zumaiako T.T.ko junior bakarrak, Antton Tolosak, Iruñerriko itzulian lehiatzen ari da, Zarauzko txirrindulari elkartearekin ostiralera bitartean. Lehen urteko junior honek, denboraldiko bigarren itzulia du hau, Gipuzkoako itzulia egin ondoren. «Iruñerriko itzulia sona handiko itzulia da estatu mailan, jubenilentzat dagoen itzulirik onenetakoa. Parte hartzaileak maila handikoak dira eta ibilbidea osogogorra, hala ere, itzulia ezagutzeko gogoz joan da zumaiarra», dio Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Tolosak, itzuli honen aurretik, Euskadiko txapelketan parte hartu zuen, 37. amaituz, eta lehen urteko jubenilen artean 17. «118 km-ko lasterketa izan zen Ugao Miraballesen jokatutakoa, oso gogorra. 62 txirrindulaik bukatu zuten, irteeran izan ziren erdiak baino gutxiagok; beraz, emaitza ontzat jo behar ikusita, hango ibilbidea eta egin zuen bero itoa kontuan hartuz». Uztailaren amaierara, Gipuzkoako rankinean 30. tokian heldu da Antton Tolosa; 17 lasterkta jokatutako lehen urteko jubenilen artean 12.a da Viveros San Antongoa.

Kadeteek denboraldi bukaera ona izan dute, «batez ere Kimetz Etxabek. Azken lasterketa guztiak onenen artean bukatu ditu eta esan daiteke Gipuzkoako bost kadete onenen artean bukatu duela denboraldia», dio. Azpeitian podiumera igo zen, hirugarrena izan bai zen, aurkariak eta zaleak Etumetako jaitsieran aho zabalik utziaz. 40 segundoko atzerapena izan arren gainean, lasterketa buruan heldu zen Azpeitiara, Ulmako bi txirrindularirekin esprinta jokatuz. 14. sailkatu zen Roman Zabaleta, 23. Aitor Agirre, 34. Ander Altuna eta 36. Mikel Mancisidor.

20 lasterketa jokatu dituzte Gipuzkoan kadeteek eta, bertan, bederatzigarrena izan da Kimetz Etxabe, lehen urtekoen artean laugarren. 12. Aitor Agirre, 13. Roman Zabaleta eta 16. Ander Altuna. «Benetan denboraldi ona izan da Viveros San Anton taldeko kadeteena; bihar, Zarautzen kriteriuma egin eta 2018-2019 denboraldia prestatzen hasiko dira behin udara igarota. Ziklo krosa Altunarentzat eta pista beste guztientzat abiapuntu izango dira baikortartasunez errepideko denboraldi berriari aurre egiteko», gaineratu du Arritxu Iribarrek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos