Zumaia
Angolako 'Cori dortoka bidaiariak' Zumaian hasi du bere munduko ibilbideaUgandako Unescok bultzatutako proiektu honetan, Cori dortokaren istorioa ezagutzeko aukera izan dute Zumaiena ikastolako HHko ikasleek
Sara Utrera
Zumaia.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Unesco eskola sarearen baitan, Angolako Unibertsitateetan landu eta Unesco eskolen sarearen bitartez sorturiko proiektuan hartu du parte Zumaiena ikastolak, Meridan (Etxemadura) ospatu den topaketan. Kitabanga proiektua Angolako Itsas Dortokak Aztertzeko eta Kontserbatzeko proiektua da, 2003tik Agostinho Neto Unibertsitateko Natur Zientzien Fakultateko Biologia Sailak garatua, Kissama Fundazioarekin batera: Namibeko Unibertsitatearekin batera, Angolako UNESCOren babesa ere izan du proiektu honek.
«Galtzeko arriskuan dauden animalia zoragarri hauekiko sentsibilizazioa haurrengan ere lantzeko, Cori izeneko dortoka eta haren ipuina sortu dituzte. Cori dortoka bidaiaria da, eta munduko hainbat lekutatik egingo du bere ibilbidea. Geraleku bakoitzean Corik bere istorioa kontatuko du, baita leku bakoitzeko istorioak ezagutu ere», azaldu dute Zumaienatik.
Lehen geralekua Zumaienan
Unesco Eskola Elkartuen Sareak sustaturik, munduan zehar bidaiatuko du dortokak, eta bere ibilbidea Euskal Herrian hasi du. Uztailean Meridan izandako Unesco Eskola Elkartuen topaketan, Angolako ordezkariak proiektuak aurkeztu eta ibilbidearen berri eman zuen. Dortokaren lehen geldialdia Zumaian izan da, Zumaiena Ikastolan. Kongresuan bertan, ikastolako ordezkari modura, Isaak Aranberrik jaso zuen dortoka, Rossana Afonso Angolako eskola elkartuen ordezkariaren eskutik.
Ikastolako Haur Hezkuntzako haurrek Cori ezagutzeko aukera izan dute, bere istorioa ezagutu... «eta guk, ordainetan, gure altxor naturalak azaldu dizkiogu, Geoparkea eta Flysha barne», azaldu dute, eta gaineratu dute: «Horrekin guztiarekin, bereziki zaindu behar dugun animalia berezi bat erakutsi ere: olagarroa. Haurrekin naturarekiko begirunea eta errespetua lantzeko aukera paregabea izan dugu oraingoan». Haurrekin izandako esperientza jaso dute: https://www. youtube.com/watch?v=tcrR0u Res5E
Munduan zehar bidaiatzen jarraitu aurretik, Euskal Herriko eskola desberdinak ezagutzeko aukera izango du orain Cori dortokak.