Ander Altuna, bigarren Lezaman

Ander Altuna Lezamako lasterketan. / VIVEROS SAN ANTON
Ander Altuna Lezamako lasterketan. / VIVEROS SAN ANTON

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Ziklo krosean Lezaman izan zen asteburuko hitzordua eta bertan Viveros San Anton-Zumaiako T.E.ak hiru ordezkari izan zituen, Kimetz Etxabek modalitate hau ere probatzea erabaki baitu.

«Viveros San Antongo txirrindulariek jardunaldi ona osatu zuten Lezaman. Diego Ruiz De Arkaute arabarrak irabazi zuen lasterketa 9 segundo atereaz amaieran gerturatu zitzaion Ander Altunari. Lasartearra lasterketa erdian bere gurpilean zen, nahiz eta hasieran Elproexeko txirrindulariak tarte handia atera», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek, eta gaineratu du: «Baina lasterketako azken zatian ikusi zen Ruiz De Arkaute une honetan Euskal txirrindularien artean lehena dela. Eta karrera bikaina eginda, inoiz burua galdu gabe Ander Altunak ohorezko bigarren postua lortu zuen, tarte dexentea atereaz Gipuzkoako txapeldunari, Aimar Erostarbe oñatiarrari».

Kimetz Etxabek bere lehen lasterketan 17. amaitu zuen, «bikaina bere agerraldia kontuan hartuta ez duela ziklo kros denboraldia prestatu eta pare bat entrenaldi eginda, ausart joan zela Lezamara».

Heiko Mateos, berriz, 42.a izan zen, eta «ikustekoa izan zen beste batzuetan bera baino gehiago izan zirenen parean, buruz buru nola leihatu zuen zirkuito bizkaitarrean», dio. Asteburuan bi lasterketa gogor izango dituzte, bietan estatu espainiarreko espezialistarik onenek parte hartzeko asmoa baitute: larunbatean Abadiñon da lasterketa eta igandean Ametzagan.

Bestetik, pistan ez zen jardunaldirik izan. Larunbat honetan torneoko hirugarren jardunaldia jokatuko da eta bertan Viveros San Antonek sei txirrindulari izango ditu lehiatzen; kadete mailan Aritz Eizagirre, Kimetz Etxabe, Aitor Agirre eta Roman Zabaleta (denboraldi honetan lehenengoz parte hartuko du parte) eta jubeniletan Antton Tolosa eta Mikel Mancisidor.

 

Fotos

Vídeos