Borrar

Zumaia

Anadek antolatuta, arrantza txapelketak izango dira bihar

E. A.

ZUMAIA.

Ostirala, 1 abuztua 2025, 22:22

Comenta

Anade elkarteak Arrain txiki eta Kabra eta dontzeilen lehiaketak egingo ditu bihar, abuztuaren 3an. Bi lehiaketak aldi berean izango dira eta parte-hartzaileak aurrez izena emanda daude dagoeneko.

Arrain txiki lehiaketak 51. edizioa beteko du aurten, eta 11:00etatik 14:00etara egingo da, Julio Beobide pasealekuan zehar, Arranplatik Talaipera. Jaurtiketa modalitatean izango da eta arrainak uretara itzuliko dituzte pisatu ondoren. Bestalde, Kabra eta dontzeilen lehiaketa goizeko 07:30ean hasiko da eta 12:30erako amaituta egon beharko da. Bi lagun joan daitezke ontzi bakoitzean, eta parte hartzaileek Itsasoko Arrantzarako Lizentzia eguneratua izan beharko dute. Lehiaketa honek 50. edizioa beteko du aurten. Sari banaketa Kofradian bertan egingo dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anadek antolatuta, arrantza txapelketak izango dira bihar