Borrar
Amaia Aranzabal margolari arrasatearra bere akuarela erakusketaren irekieran. SARA UTRERA
Amaia Aranzabalen akuarelak, Oxford aretoan ikusgai martxoaren 16ra arte

Zumaia

Amaia Aranzabalen akuarelak, Oxford aretoan ikusgai martxoaren 16ra arte

Margolari arrasatearrak 36 margolan ekarri ditu Zumaiara, eta loreak zein paisaiak erakusten dituen, gehienak kostaldekoak

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 4 de marzo 2025, 20:53

Amaia Aranzabal margolari arrasatearrak bere akuarela lanak erakutsiko ditu Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Besteak beste, paisaiak, loreak edota itsasontziak erakutsiko dituzten 36 koadrok osatzen dute erakusketa.

Margolariak aitortu duenez, erakusketa antolatzeko orduan lan gehiago ekarri zituen. «Gehiago erakustea gustatuko zitzaidan, baina gehiegi ziren. Hormak bete beharrean, nahiago izan dut gutxiago erakutsi txukunago geratzeko», esan du.

Zumaiako erakusketarako aukeratu dituenak bere azken lanak dira. «Batzuk azken bi urteetan egin ditut, zaharrenak (mendi batekoak) llauzpabost urte inguru ditu, eta berrienak azken hilabeteetan margotu ditut, Gabonetatik gaur arte». Hain zuzen, berrienak dira espresuki okasio honetarako egin dituenak. «Abenduan deitu zidatenean data honetan erakusketa eskaintzeko, pentsatu nuen espresuki Zumaiari buruzko zerbait egin behar nuela erakusketa honetarako», azaldu du margolariak. Zumaiako sei lan ekarri ditu Oxford aretora, itsaslabarrak edo Astilleroa tartean. Inguruetan inspiratutako batzuk ere ekarri ditu, Sakoneta esaterako.

Paisaiak lantzen ditu oro har. «Azken lauzpabost urteetan mendiak margotzen nituen, batzuk elurtuta eragin atmosferikoarekin, beste batzuk txangozaleekin, eta hiri paisaiak... Baina azken urte hauetan itsas paisaiak margotzen aritu naiz, batez ere, kostaldeko paisaiak egitea gustatzen zait azkenaldian. Bilboko Nerbioi ibaiaren pintura-serieak eginak ditut, eta horietatik bi ekarri ditut, beste batzuk abandonatutako itsasontzienak, oxidatuta egotearen xehetasunekin», azaldu du.

Bestalde, bisitariek lore koloretsuak dituzten margolanak ere ikusi ahal izango dituzte. «Hauek pandemia garaian egin nituen. Material handia lokalean nuen eta etxean koaderno txiki bat eta kutxatxo bat akuarela eta pintzelekin. Beraz, entzierroa arratsaldeak aprobetxatu nituen loreak margotzeko», azaldu du artistak.

Oleotik akuarelara

Amaia Aranzabal biologia irakaslea zen, eta betidanik izan du zaletasun pintura. Arrasateko Margo Taldeko kide eta sortzaileetako bat da. «Hainbat lagunen artean sortu genuen. 28 kide gara egun eta teknika ezberdinak lantzen ditugu», azaldu du.

Aranzabalek 35 urte inguru daramatza margotzen. Lehen 20 urteetan oleoarekin egiten zuen lan, baina beti izan du akuarelarekiko jakin-mina, «ikusteko eta margotzeko lasaigarria iruditzen zait», adierazi du, eta gaineratu du: «hala ere, elkartean ez zegoen inor teknika horrekin lan egiten zuenik niri laguntzeko. Egun batean irakaslearen laguntzaile bat etorri zen, akuarelista bat. Eta geroztik, akuarelan zentratu naiz, hamar urte inguru daramatzat eta nire nortasunarekin gehiago doala uste dut».

Aurretik hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du artistak. Orain, bakarkako erakusketa eskainiko du Zumaian, martxoaren 16ra bitartera. Aretoa ondoko ordutegian irekiko da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaia Aranzabalen akuarelak, Oxford aretoan ikusgai martxoaren 16ra arte