Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Alokairurako laguntzak hobetzea proposatuko du EH Bilduk plenoan

Gehienezko alokairuaren muga 600 eurotik 700era igotzea proposatuko du

DV

ZUMAIA.

Sábado, 22 de septiembre 2018, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iraileko plenora alokairurako laguntzak hobetzeko proposamena eramango du EH Bilduk. «Izan ere, aurtengo esperientziak erakutsi du laguntzak eskuratu ahal izateko jartzen diren baldintzak ez direla Zumaiako errealitatera egokitzen, eta ondorioz, zumaiar asko gelditu direla laguntza horietatik kanpo», jakinarazi dute EH Bildutik. Laguntzak eskuratzeko gehienezko alokairuaren muga 600 eurotik 700era igotzea proposatuko du, «zoritxarrez Zumaiako errealitateak erakutsi baitu muga hori ez zela erreala». Proposamenaren helburua laguntza horiek zumaiar gehiagorengana iristea da beraz, eta horretarako gehienezko alokairuaren prezioaren muga (orain arte 600 eurotan zegoen) 700 eurotara igotzea proposatzen du. «Izan ere, errealitatea da Zumaian azken urteotan asko igo dela alokairuaren prezioa, eta gaur egun oso zaila dela 600 eurotan alokatzeko etxea lortzea. Duela egun batzuk kaleratu zen Gipuzkoako batez besteko alokairuaren prezioa, eta datu horrek ere erakusten du 600 eurotako muga ez dela gaur egungo errealitatera egokitzen, are gutxiago Zumaia kostaldeko herria izanda», azaldu dute.

Horrez gain, laguntzak eskuratu ahal izateko Zumaian gutxienez bi urtez erroldatuta egotea nahikoa dela uste du Zumaiako EH Bilduk; orain arte muga hori 10 urtekoa zen. Bestalde, eta Udal Gobernuak Sukiarekin Torreagarako sinatu nahi duen akordioarekin lotuta, EH Bilduk azpimarratu nahi du «EAJ legeak ezartzen duen gutxieneko babes ofizialeko etxebizitzen kopuruarekin konformatu dela». Legeak %20a ezartzen du minimo gisa, eta hori da Torreagarako proposatzen duten kopurua: 250 etxetik 50. «Guk uste dugu posible zela babes ofizialeko etxebizitza gehiago lortzea, eta orduan, EAJk zergatik onartu du minimoa?», galdetzen dute EH Bildutik.

«Hala ere, herritarrei jakinarazi nahi diegu EH Bilduk ez duela Torreagako prozesua oztopatuko; hau da, akordioa sinatuko balitz eta etorkizunean Udal Gobernura iritsiko bagina, balizko akordio hori ez litzateke arriskuan egongo», gaineratu dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios