Borrar
Euriak atsedenalditxo bat eman zuen txupinazoan. S.U.
Alkandora urdina, arrantzale zapia... eta aterkia, aurtengo santelmoen hasieran

Zumaia

Alkandora urdina, arrantzale zapia... eta aterkia, aurtengo santelmoen hasieran

Gaur danborraden txanda izango da: haurren danborrada 12:00etan abiatuko da Sagarbidetik; helduena, berriz, 22:15ean hasiko da

Sara Utrera

Zumaia

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Euria San Telmo jaietan ia ohikoa den gonbidatua da. Eta atzo ezin zuen hutsik egin bere hasiera ofizialean. Eguraldi txarra egin arren, arazorik gabe jaurti zuten eguerdiko txupinazoa, aurtengo santelmoei ongi etorria emanez. Ondoren, eta aurtengo jaiak indarrez hasteko, hamaiketakoa eskaini zuen Udalak Ondartxon, Itxas Gain elkartearekin elkarlanean, eta Bertso Eskolako ikasleek eta trikitilariek girotu zuten. Musika eta Dantza eskolako ikasleen euskal dantza ikuskizuna ez zen falta izan, baina eguraldia zela eta Zumaiena Ikastolako aretoan egin zen.

Gazte bazkaria, Hamarru elektrotxarangaren emanaldiak, DJ saioa, kontzertuak eta dantzaldiak izan ziren eguneko beste ekitaldiak.

Gaur danborraden txanda izango da: haurren danborrada 12:00etan abiatuko da Sagarbidetik; helduen danborrada, berriz, 22:15ean hasiko da. Gauerdian, Kofradian, bandera igotzea izango da Joxean Urresti arrantzale ohiaren eskutik. Ohi bezala, Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak. Ekintza ezberdinak ere izango dira guztion gusturako. Hala nola, XXII. Scalextric Torneoa; buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin; 'Kalean otso, etxean uso' antzerkia edo musika emanaldiak.

Urteroko ohiturari jarraituz, eskuzko jaialdia ere izango da 17:15etik aurrera. Binaka jokatuko dute Ezkurdia-Zabaleta bikoteak Peña II.a-Mariezkurrena bikoaren aurka. Buruz Buruko txapelketa nagusiaren barruan, berriz, Elordik eta Peio Etxeberriak jokatuko dute. Final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida izango da. Sarrerak entradasfronton.com atarian.

Bihar, San Telmo eguna ospatuko da, eta ohiko prozesioa egingo da ermitara. Astelehenean ere puzgarriak egongo dira gaztetxoentzat Odietan, plaza dantzak Kofradian, edota Incansables txarangaren emanaldia, besteak beste.

Ermita zabalik

Bestalde, Udaleko kultura sailetik jakinarazi dutenez, San Telmo ermita zabalik egongo da bihar, San Telmo egunean, meza ostean, 12:30etik 13:30era; eta maiatzaren 1, 3 eta 4an, 11:30etik 13:30era, bisitatu ahal izateko.

Bestalde, hilaren 29an haurren barraka eguna izango da; egun horretan 1,50 euroko prezioa izango dute sarrerek. Halaber, behar bereziak dituzten haurrek eta gaztetxoek ere barrakez goza dezaten, haurren eguna bezala izendatutako egunean ezingo da musikarik jarri 17:00etatik 19:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alkandora urdina, arrantzale zapia... eta aterkia, aurtengo santelmoen hasieran