Alebinak laugarren Real Sociedad txapelketan

Zumaiakoko bigarren urteko alebinak. /  ZUMAIAKO F.T.
Zumaiakoko bigarren urteko alebinak. / ZUMAIAKO F.T.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Zumaiakoko bigarren urteko alebinak laugarren geratu dira Zubietan ospatu den XVI. Real Sociedad alebin txapelketan. Multzoko norgehiagoketako bat ere ez zuten galdu (2-0 Hondarribiari, 3-2 Urolari eta 2-2 Ostadarren aurka) eta finalerdietara sailkatzeko triangular bat jokatu zuten Beasain eta Aloña Mendiren aurka. Lehenengoen kontra 2-2 berdindu zuten eta Aloña Mendiren aurka, berriz, 4-0 irabazi. Finalerdia Koskasen aurka jokatu zuten eta donostiarrek irabazi zuten 3 eta 1eko emaitzarekin. 3. eta 4. postua jokatzen zen norgehiagokan ere Zumaiakok galdu egin zuen 3-1 Sanseren aurka.