Alebinak, Gipuzkoako txapeldun

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko alebinak, Gipuzkoako txapeldun. / VIVEROS SAN ANTON
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko alebinak, Gipuzkoako txapeldun. / VIVEROS SAN ANTON

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Viveros San Antongo-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteenek taldekako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Txapelketa Irunen jokatu zen eta 26 talde parte hartzaileetatik zumaiarrak nagusitu ziren, bigarrenari 22 segundo ateraz.

«Ibilbides kontutan hartuta eta besteen artean izan ziren aldeak konparatuz, tarte izugarria da. Oso oso pozik jaso zituzten sariak gazte zumaiarrek, eta indarberritu ere bai larunbat honetan jokatuko den iraupeneko Gipuzkoako txapelketarako», dio Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Ezkion izango dira alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketak.

Taldekakoan Asier Aizpurua, Dani Beristain, Xabat Bergara, Beñat Saiz, Manex Beristain, Iker Eizagirre, Oinatz Etxabe, Peru Calvo eta Hedoi Mateos nabarmendu ziren. «Prestatu eta entrenatu eta aurrez egindako lanak saria izan zuen», dio Iribarrek. Ihintza Gartziarenak ere brontzezko domina lortu zuen, nesken mailan, Ampoko ordezkari batekin eta Irungo bi neskekin laukotea osatuta.

Infantiletan hiruk bakarrik parte hartu ahal izan zuten, «Lizar Tolosak entrenatzen izandako istripuaren ondorenak soinean baitzuen, hala ere lan oso duina egin zuten 21 talderen artean 8. sailkatuz».

Kadeteak eta jubenilak

Kadeteek Elgoibarren lasterketa izan zuten pasa den larunbatean eta «karrera osoan aurpegia eman eta gero, azken unean ihesi zitzaiela lasterketa esan behar da». Igandean, berriz, Gasteizen Gaztetxoak torneoko karreran lehen urtekoek 95 ziklisten artean, 41. eta 61. amaitu zuten: Aritz Eizagirre izan zen 41.a eta Heiko Mateos 61.a. Bigarren urtekoen karrera bertan behera gelditu zen. Ondorioz igande arratsaldean Abadiñon taldekako sailkapeneko lidertza defendatuko dute Ander Altunak, Kimetz Etxabek, Roman Zabaletak, Enaitz Garaik eta Aitor Agirrek. «Kimetz Etxaberen itzulera da, aste santuan pistako Espainiako txapelketatan min hartu ostean», gogoratu du Arritxu Iribarrek, eta gaineratu du: «lasterketa oso gogorra da, amaieran bigarren mailako Goiuria igo beharko biatute, kadeteen garapenarekin gainera».

Jubenilak denborladiko tarte garrantzitsu batean daude. Larunbatean Lazkomendiko lasterketa jokatu zen, «Antton Tolosak eguneko ihesaldian sartu eta denboraldiko lehen top10a lortu zuen, 9.a izan zen Lazkaomendin». Mikel Mancisidorrek ere karrera bukatu zuen. Hurrengo egunean Gipuzkoako klasika jokatu zen, estatuko jubenilak bertan izan ziren, baita Frantziatik etorritako hainbat ere. Parte hartzaile erdiek bukatu zuten karrera eta horien artean Antton Tolosa, 77.a izan zen Egiako helmugan. Asteburu honetan Zarautzen izango dute lasterketa jubenilek.