Zumaia
Alba Lozanok film labur bat sortuko du Zumaian, Geuretik Sortuak ekimenaren barruanHirugarren edizioa du literatura, antzerkia eta zinema euskaraz garatzeko, eta hirugarrenez parte hartuko du Zumaiak
Alba Lozanok (Barakaldo, 1996) film labur bat sortuko du Zumaian, Geuretik Sortuak ekimenaren barruan. Geuretik Sortuak proiektuarekin, euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du Udalbiltzak; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan.
Hirugarren edizioa du literatura, antzerkia eta zinema euskaraz garatzeko helburua duen egitasmo honek, eta hirugarrenez parte hartuko du Zumaiak ere, Euskal Herri osoko beste 45 udalerrirekin batera.
Zumaian laburmetrai bat sortuko dute aurtengo edizioan. Alba Lozanoren gidaritzapean, talde oso bat ariko da lanean. Dagoeneko egin du herrian lehenengo egonaldia, joan den asteburuan, eta udaberrian berriro itzuliko da herrira. Zinemagilea eta gidoilaria da Alba Lozano, eta ECPV-n eta Txileko UDD-n Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zituen, EHU-n Komunikazio eta ikus-entzunezkoen gradua egin eta gero.
Bere film laburren artean, 'Plunge' (2018), 'Non Grata' (2022) eta 'Utländsk' (2024) daude; azken hau Kimuak katalogoan hautatua izan da eta hainbat sari irabazi ditu.
Botere-harremana
Laburmetraieko protagonista emakume gazte bat izango da, eta honek zinema munduan emandako lehen pausoetako bizipenak izango dituela ardatz iragarri dute.
Ilusioa zein nahigabea soinean, «lan munduan bizitako genero-jazarpena eta botere-harremanen eragina» erakutsiko ditu film laburrak esan dute antolatzaileek. Bestalde, aurreratu dutenez Inge Ugarte eta Arnatz Puertas aktoreek egingo dituzte protagonista lanak, eta haien ondoan ariko dira Amancay Gaztañaga, Sambou Diaby eta Sara Nieto aktoreak ere.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.